Inperializgoa ezkutatzen da “Euskal Herria / Baskoniaren ereserkiaren aldeko manifestua”n
Inperializgoa ezkutatzen da “Euskal Herria / Baskoniaren ereserkiaren aldeko manifestua”n Nonbait Euskal Herriak duen arazorik premiazkoenetako bat ereserkia izendatzea da, eta manifestu bat egin beharra ikusi dute batzuk, programa politiko bat bailitzan. Esan behar dugu Euskal Herriaren politiko asimilazio, zozotze eta arreta-galtzera zuzenduta dauden hamaika asmoetako bat dela hau, behin eta berriro gurean agertzen direnetako bat, frantziar-españar inperialismo kolonialistaren estaltze maniobra bat, euren zerbitzura dauden eta inperialismoaren aurka nazio estrategia batean lerrokatu nahi ez duten batzuk burutu dutena. Manifestu hori irakurri ondoren zera adierazi nahi dugu: 1.- ‘Manifestu’ guztian zehar EZ DA BEHIN BAKARRIK ERE AGERTZEN gure Estatuaren, Nabarrako Erresumaren izenik, ez ta baieztatzen Euskal Herriak Estatu bat baduenik ere. 2.- ‘Manifestu’ guztian zehar, izenburutik hasita, historiari egiten zaizkio keinuak, erabat ikuspegi manipulatu batetik, bainan Eus...