Inperializgoa ezkutatzen da “Euskal Herria / Baskoniaren ereserkiaren aldeko manifestua”n

 (Texto publicado inicialmente 13-Agosto-2020.)

 

Inperializgoa ezkutatzen da “Euskal Herria / Baskoniaren ereserkiaren aldeko manifestua”n

 

Nonbait Euskal Herriak duen arazorik premiazkoenetako bat ereserkia izendatzea da, eta manifestu bat egin beharra ikusi dute batzuk, programa politiko bat bailitzan.

Esan behar dugu Euskal Herriaren politiko asimilazio, zozotze eta arreta-galtzera zuzenduta dauden hamaika asmoetako bat dela hau, behin eta berriro gurean agertzen direnetako bat, frantziar-españar inperialismo kolonialistaren estaltze maniobra bat, euren zerbitzura dauden eta inperialismoaren aurka nazio estrategia batean lerrokatu nahi ez duten batzuk burutu dutena.

Manifestu hori irakurri ondoren zera adierazi nahi dugu:

1.- ‘Manifestu’ guztian zehar EZ DA BEHIN BAKARRIK ERE AGERTZEN gure Estatuaren, Nabarrako Erresumaren izenik, ez ta baieztatzen Euskal Herriak Estatu bat baduenik ere.

2.- ‘Manifestu’ guztian zehar, izenburutik hasita, historiari egiten zaizkio keinuak, erabat ikuspegi manipulatu batetik, bainan Euskal Herriaren Historian agerikoa, ukaezina eta bere desagerpenerako erabakiorra den frantziar-españar okupazio eta menperakuntzari buruzko aipamenik EZ DA BEHIN BAKARRIK ERE AGERTZEN.

3.- ‘Manifestuan’ Euskal Herriak jasan duen militar okupazioak ekarritako zatiketa ontzat eta normaltzat ematen da ‘hiru unitate politiko-administratibo’ esamoldearekin salatu beharreko benetako egoera ukatuz: ‘Euskal Autonomi Erkidego’, ‘Nafarroako Foru Erkidego’, ‘Euskal Hirigune Elkargoa’, guztiak ere Euskal Herria eta bere Nabarrako Erresuma ukatzen duten españar eta frantziar ekintza gaizkilearen ondorio eta erakusgarri.

4.- ‘Manifestu’ guztian zehar EZ DA BEHIN BAKARRIK ERE AGERTZEN ‘inperialismo’, ‘kolonialismo’ edo hoiekin bat datorren hitz bakar bat ere, aldiz ‘oso askotariko ideologietako pertsonak ‘aipatzen dira, azaldu gabe zeintzuk diren ideologia hoiek.

5.- ‘Manifestu’ guztian zehar EZ DA BEHIN BAKARRIK ERE AGERTZEN, Euskal Herriak jasaten duen frantziar-españar Nazionalismo inperialista gaizkilea, aldiz nazionalista hitza euskaldunei egozten zaie ‘sozialistak, nabarristak, errepublikazale, kontserbadore, españolista…’ eta abarrekin zaku berean sartuz gainera, guztiak bat ereserki baten inguruan??, noren ereserkia orduan, euskaldunena?? españolena?? Planteamendua iraingarria eta nazkagarria benetan.

6.- ‘Manifestu’ guztian zehar Euskal Herria izena, edukiz hutsa agertzen zaigu, alegia: mendiak, ibaiak, baserriak…, Herrialde bat non ‘joera politiko guztiak ados jartzen diren’, beraz UKATZEN DA hemen okupazio inperialismo arazo bat dagoenik eta EZ DA BEHIN BAKARRIK ERE AGERTZEN Euskal Herria, nazioarteko independentzia edo autodeterminazio eskubidearen sujeto-egile gisa.

7.- ‘Manifestu’ guztian zehar EZ DA BEHIN BAKARRIK ERE AGERTZEN ‘Nazio ereserkia’ edo ‘Herri ereserkia’. Hori ez da harritzekoa, izan ere Euskal Herririk ez baldin badago (ulertzen da paisaiaz edo kultur adierazpenak deiturikoez gain), ez baldin badago Herri edo Nazio horrentzat autodeterminazio eskubiderik ezta Euskal Estaturik ere, orduan ez da Euskal Ereserki Nazionalik, beraz ezta Nazio-artekorik ere.

Frantziar- españar inperiotiar erregimen gaizkileak lasai egoten ahal dira Euskal Herriaren lurretan eta bere Nabarrako Erresuman militar okupazioarekin jarraituz, izan ere okupatutako Herriak naturalki abesten duen kantu bat ereserki ‘ofizial’ izendatzeko lanetan baitabil bere ‘intelligentsia’, mendeetako ekintza gaizkile bat salatzera lotu ordez, gauzei argi eta garbi bere izenez deitu eta bi printzipio hoietara atxikitu ordez:

1/ Euskal Herriaren Autodeterminazio Eskubidearen baieztapena. Herri guztientzat  jatorrizkoa, oinarrizkoa, berari atxikia, berehalakoa, baldintzarik gabea, etenik gabea, iraunkorra, besterezina, utziezina eta preskribaezina den eskubidea. Beste era batera esanda, berehalako independentzia eskubidea inperialismoak eragindako edozein atzerritar menperakuntzaren aurka/aurrean; Nazio Batuen Gutunean eta Nazioarteko Zuzenbidean Batzar Orokorraren hainbat Erabaki nabarmenen bidez aitortua -ez sortua- izan den eskubidea, oinarrizko giza eskubideetan lehenengoa eta beste guztien aurrekoa. Eskubide honek, gauzatua izateko, berarekin darama nahitanahiezko ezarpena den eskakizun hau: irten daitezen, baldintzarik gabe eta berehala, inperiar-kolonialista Potentzia okupatzaileen indar eta egitura menperatzaile guztiak: España eta Frantzia kanpora Euskal Herriaren Lurralde historikoetatik eta bere Estatutik. Eta

2/ Geure Estatuaren irautearen, jarraipenaren eta gaurkotasunaren baieztapena. Nabarrako Erresuma, modu erabat askean, Euskal Errepublika, Konderri eta Jaurerrien konfederazio batek sortutako Iruñeako Erregegoaren oinordekoa: ‘Euskaldunon Erresuma’. Hau da, gaur egun ere, Euskal Herriak bere buruari eman dion Estatu bakarra, inoiz alde bat utzi ez duena, ezta besterik onartu eta aitortu ere ez duena. Ondorioz: EZ DITUGU AITORTZEN eta irmo SALATZEN ditugu España eta Frantziako Estatu okupatzaileak eta beraien erregimen totalitarioak, gaizkile, inperialista, faszista eta militar okupaziokoak diren heinean.

Aldi berean, eta inperialismoak bere okupazio indarrak kanporatzen ez dituen bitartean, beharrezkoa da ERABATEKO BOIKOTA ondorengoei:

– inperialismoaren parte direnekiko elkarlan guztiari, teorian edo praktikan, aipaturiko bi oinarrizko baieztapenak baztertzen dituztelako, objetiboki –eta batzuk subjetiboki eta beraiek aitorturik gainera-; eta

– kolonial-inperialista erregimenaren instituzioetan parte hartzeari eta, bereziki, bere biolentziaren monopolioaren bidez ezarritako bere juridiko monopolioetan (‘parlamentuetan’), hala nola, guzti hori “legezko egiten” duen beraien “hauteskunde” totalitarioetan parte hartzeari.

NABARRA-KO ERRESUMA: EUSKAL HERRIAREN ERRESUMA!


Okupazio gudarostea ezta musikarekin ere!

España, ezta errepublikarekin ere! – Frantzia, ezta monarkiarekin ere!


ALDE HEMENDIK!!!


GORA EUSKAL HERRI ASKEA!!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

La abyección es el estadio supremo de la colaboración y la sumisión de la “clase política oficial vasca”

A. Otegi: “Bildu asume que la independencia es inviable ahora, y aboga por una confederación ‘táctica’”

La “nación” y la “conciencia nacional” imperialistas (XX)