EZ BOZKATU, GERATU ETXEAN!!!

 (Texto publicado inicialmente el 29-Junio-2020.)

 

EZ BOZKATU, GERATU ETXEAN!!!

 

Euskal Herriak askatasun nazionala berreskuratzeko nahiari eusten dio: bere lurraldeak eta bere Estatua den Nabarrako Erresuma Españar eta Frantziar militar okupaziopean dituenez, Euskal Herriaren Nazio Askapenerako Erresistentzia Mugimenduak hauteskunde hoietan ez esku hartzeko deia egiten dizu, lehenik eta behin ´tokikoak´ (´autonomikoak´ deiturikoak) direla kontutan hartuta ere, Euskal alderdi ´abertzale´ak, sakabanatuta aurkeztuz Herria zatitu eta guztiz Nazio Askapenaren estrategia bateratu baten aukerak suntsitzen dituztelako, eta aipatu okupazioa legitimatzeaz gain, bera estali, demokratikotzat jo eta betikotzen laguntzen dutelako.


Egoera honetan egin beharreko ekintza politiko bakarra zera da, oinarrizko bi printzipiori atxikitzea, elkarren osagarri eta bereizi ezinak diren eta Nazioarteko Zuzenbidearen gaitasun demokratiko eta estrategiko guztia gure alde jartzen duten bi baieztapen hoiei:


1/ Euskal Herriaren Autodeterminazio Eskubidearen baieztapena. Herri guztientzat jatorrizkoa, oinarrizkoa, berari atxikia, berehalakoa, baldintzarik gabea, etenik gabea, iraunkorra, besterezina, utziezina eta preskribaezina den eskubidea. Beste era batera esanda, berehalako independentzia eskubidea inperialismoak eragindako edozein atzerritar menperakuntzaren aurka/aurrean; Nazio Batuen Gutunean eta Nazioarteko Zuzenbidean Batzar Orokorraren hainbat Erabaki nabarmenen bidez aitortua -ez sortua- izan den eskubidea: oinarrizko giza eskubideetan lehenengoa eta beste guztien aurre baldintza. Eskubide honek, gauzatua izateko, berekin darama nahitanahiezko betebehar hau: irten daitezen, baldintzarik gabe eta berehala, inperiar-kolonialista Potentzia okupatzaileen indar eta egitura menperatzaile guztiak: España eta Frantzia kanpora Euskal Herriaren Lurralde historikoetatik eta bere Estatutik. Eta


2/ Geure Estatuaren irautearen, jarraipenaren eta gaurkotasunaren baieztapena. Nabarrako Erresuma, Euskal Errepublika, Konderri eta Jaurerrien konfederazio batek modu erabat askean sortutako Iruñeako Erregegoaren oinordekoa: “Euskaldunon Erregegoa”. Hau da, gaur egun ere, Euskal Herriak bere buruari eman dion Estatu bakarra, inoiz alde bat utzi ez duena, ezta besterik onartu eta aitortu ere ez duena. Ondorioz: EZ DITUGU AITORTZEN eta irmo SALATZEN ditugu España eta Frantziako Estatu okupatzaileak eta beraien erregimen totalitarioak, gaizkile, inperialista, faszista eta militar okupaziokoak diren heinean.


Aldi berean, eta inperialismoak bere okupazio indarrak kanporatzen ez dituen bitartean, beharrezkoa da ERABATEKO BOIKOTA ondorengoei:


– teorian edo praktikan, objetiboki -batzuk subjetiboki eta beraiek aitorturik-, aipaturiko bi oinarrizko baieztapenak baztertzen dituztelako, inperialismoaren parte direnekiko elkarlan guztiari; eta


– kolonial-inperialista erregimenaren instituzioetan parte hartzeari eta, bereziki, bere biolentziaren monopolioaren bidez ezarritako bere juridiko monopolioetan (“parlamentuetan”), hala nola, guzti hori “legezko egiten” duen beraien “hauteskunde” totalitarioetan parte hartzeari.


EZ EMAN BOZKARIK!!

NABARRA-KO ERREGEGOA: EUSKAL HERRIAREN ERRESUMA!

Okupazio gudarostea ezta musikarekin ere!

España, ezta errepublikarekin ere!

Frantzia, ezta monarkiarekin ere!

        ALDE HEMENDIK!!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

La abyección es el estadio supremo de la colaboración y la sumisión de la “clase política oficial vasca”

A. Otegi: “Bildu asume que la independencia es inviable ahora, y aboga por una confederación ‘táctica’”

La “nación” y la “conciencia nacional” imperialistas (XX)