Euskal Herriaren Erresistentzia Mugimendua oztopatzen duten sabotaje ta proposamen infra-strategikoak

(Texto publicado inicialmente el 14-Enero-2021.)


Euskal Herriaren Erresistentzia Mugimendua oztopatzen duten sabotaje ta proposamen infra-strategikoak


Harridura haundia ez ezik nahigabea ere sortzen dute gure Herrian antolatzen diren hainbat ekimen eta taldek, batez ere euren aurkezpen testuetan, adibidez, “jarduera politikoan dagoen hutsune ideologiko haundi bat betetzeko” asmoz elkartu direla esan ondoren, Euskal Herriak eta bere kulturak, hizkuntzak e.a. jasaten duten egoeraren arrazoiak ez dituztelako aipatu ere egiten, gure kontzientzia nazionalaren ahultzea Herriaren utzikeriaz izan balitz bezala. Mendez mendeko eraso inperialista, nonbait, aipatzea merezi ez duen txikikeria hutsal bat besterik ez da, honelako ekimenen ildoetan. Hori nahikoa ez eta, Herri baten askapen ideologia mamitzeko ardatz hizkuntza hartzen omen dute. Noiztik hartzen du okupatuta eta menperatuta dagoen Herri serio batek bere askapen bidearen ardatz nagusi gisa hizkuntza eta “kultura”? Ezjakintasuna edo asmo txarra? Biok dakarten ondorioa ber-bera denez ez gara horretan sartuko. Aldiz bai, behin eta berriz salatzen ditugu Euskal-Herriaren Historia zakarretara botatzeko lotsagabekeria duten ekimenak.


Hutsune ideologikoa bete nahi eta euskara eta euskal kultura deiturikoa ardatz hartuz “naziogintza” egin nahi omen dute batzuk, baita “estatugintza” ere. Dagoeneko jakin beharko lukete bai bata eta baita bestea ere baditugula, Euskal-Herria (Euskal-Nazioa) eta honek bere buruari eman dion Estatua, Nabarra-ko Erresuma, militarki bi Erresuma inperialista asekaitz eta gaizkilek okupatua, menperatua eta zatitua izan zena eta ekintza hoiek salatzeko erantzunkizuna duten bertoko alderdi “abertzale”ek ahalbideratzen dutena gaur egun ere, inperialismo horren burokrazia bilakatu baitira, ezinbesteko laguntza ekintza gaizkilea erabat burutzeko.


Esan behar dugu hasteko, hizkuntzak ez direla bakarrik sortzen, zuhaitzak edo ibaiak bezela. Herriek sortzen dituzte hizkuntzak, Herriak izanik hizkuntzen jarraipenaren euskarri, nahiz eta erabileraren erabileraz, aldi berean, Herrien izaera egiten laguntzen duten hizkuntzek. Euskera Euskal-Herriaren edo Euskal Nazioaren hizkuntza da.


Agian ez dira konturatu bainan Euskal Nazioa ba da, Euskal-Herria, paisaiaz haratago izaera bat. Ez gaitzala Herria hitzak nahastu, bi esanahi baititu, alde batetik lurraldea eta bestetik arima, izaera edo nortasuna. Guk biak hitz bakar batean ditugu.


Ez du zentzurik ba dagoena eta milaka urte dituena sortu behar izateak.


Euskal Herria edo Euskal Nazioa ez da “Estaturik gabeko Herri bat”. Bere Estatua Nabarra-ko Erresuma da, indarrean dagoena, jarraikortasuna eta gaurkotasuna duena, Españar eta Frantziar Erresumek militarki okupatuta badute ere. Kanpotarren okupazioaren aurrean etxe baten legezko jabeek euren jabetzari uko egiten ez dioten bezala euskaldunok hori da, hain zuzen ere, baieztatu behar duguna, Euskal Herriaren askapen Nazionalaren gakoetako bat izanik, behean errepikatuko dugun bezala.


Euskal Herriak ez du beste ikurrik asmatu behar: baditu jada bi, orri honen aurkezpenean ageri direnak, hain zuzen ere, bata Historiaren eduki eta nazioarteko aitortza guztia jasotzen duena Nabarra-ko Erresumarena eta bestea Ikurriña, izan-egile politiko berak, Euskal-Herriak Historiaren une batean asmatu zuena. Biak dira gureak eta ez dugu gehiago behar.


Gai hoiek azaldu ziren, besteak beste, orri honetan eta lau hizkuntzatan 2020ko Ekainaren 30ean “Euskal Herriaren Hizkuntza, Erresuma eta Ikurrei buruzko adierazpena”, eta 2020ko Irailaren 10ean “Euskal Nazio Erresistentziaren Manifestua” izeneko idatzietan.


Gai hoiek azaldu ziren, besteak beste, orri honetan eta lau hizkuntzatan 2020ko Ekainaren 30ean “Euskal Herriaren Hizkuntza, Erresuma eta Ikurrei buruzko adierazpena”, eta 2020ko Irailaren 10ean “Euskal Nazio Erresistentziaren Manifestua” izeneko idatzietan.


Honelako artikuluak gure Herrian behin eta berriz azaleratzen diren nahasmenari erantzunez egin dira, nahasmen hoiek ez dira kasualitatez sortzen eta zoritxarrez ez dira erraz desagertzen: ezjakintasunez edo asmo txarrez landatzen dira eta fruitu pozoituak ematen dituzte, ez badira berehala argitzen.


Ez dadila gure Herria ideologia noraezaren ondorioz tranpa guztietan erori, ez ditzala amu guztiak irentsi “erakargarri” itxura baldin badute ere pozoituak baitaude, kaltegarri eta toxikoak baitira, eta ireki ditzala gure Herriak begiak eskaintzen zaien intelektual-elikagai osasuntsu bati, ondorengo bi printzipioetara lotzetik hasten denari. Oinarrizko bi printzipio bakar, elkarren osagarri eta erabat bereiziezinak, Nazioarteko Zuzenbidearen gaitasun demokratiko eta estrategiko guztia gure alde jartzen dutenak. Bi baieztapen hoiek dira eta soilik hoiek izan daitezke:

1/ Euskal Herriaren Autodeterminazio Eskubidearen baieztapena. Herri guztientzat jatorrizkoa, oinarrizkoa, berari atxikia, berehalakoa, baldintzarik gabea, etenik gabea, iraunkorra, besterezina, utziezina eta preskribaezina den eskubidea. Beste era batera esanda, berehalako independentzia eskubidea inperialismoak eragindako edozein atzerritar menperakuntzaren aurka/aurrean; Nazio Batuen Gutunean eta Nazioarteko Zuzenbidean Batzar Orokorraren hainbat Erabaki nabarmenen bidez aitortua -ez sortua- izan den eskubidea, oinarrizko giza eskubideetan lehenengoa eta beste guztien aurrekoa. Eskubide honek, gauzatua izateko, berarekin darama nahitanahiezko ezarpena den eskakizun hau: irten daitezen, baldintzarik gabe eta berehala, inperiar-kolonialista Potentzia okupatzaileen indar eta egitura menperatzaile guztiak: España eta Frantzia kanpora Euskal Herriaren Lurralde historikoetatik eta bere Erresumatik. Eta


2/ Geure Erresumaren irautearen, jarraipenaren eta gaurkotasunaren baieztapena. Nabarrako Erresuma, modu erabat askean, Euskal Errepublika, Konderri eta Jaurerrien konfederazio batek sortutako Iruñeako Erregegoaren oinordekoa, “Euskaldunon Erresuma”. Hau da, gaur egun ere, Euskal Herriak bere buruari eman dion Erresuma bakarra, inoiz alde bat utzi ez duena, ezta besterik onartu eta aitortu ere ez duena. Ondorioz: EZ DITUGU AITORTZEN eta irmo SALATZEN ditugu España eta Frantziako Erresuma okupatzaileak eta beraien erregimen totalitarioak, gaizkile, inperialista, faszista eta militar okupaziokoak diren heinean.


Aldi berean, eta inperialismoak bere okupazio indarrak kanporatzen ez dituen bitartean, beharrezkoa da ERABATEKO BOIKOTA ondorengoei:


– inperialismoaren parte direnekiko elkarlan guztiari, teorian edo praktikan, aipaturiko bi oinarrizko baieztapenak baztertzen dituztelako, objetiboki – eta batzuk subjetiboki eta beraiek aitorturik gainera –; eta


– kolonial-inperialista erregimenaren instituzioetan parte hartzeari eta, bereziki, bere biolentziaren monopolioaren bidez ezarritako bere juridiko monopolioetan (“parlamentuetan”), hala nola, guzti hori “legezko egiten” duen beraien “hauteskunde” totalitarioetan parte hartzeari.

NABARRA-KO ERRESUMA: EUSKAL HERRIAREN ERRESUMA!

Okupazio gudarostea ezta musikarekin ere!

España, ezta errepublikarekin ere! Frantzia, ezta monarkiarekin ere!

        ALDE HEMENDIK!!!

Comentarios

Entradas populares de este blog

La abyección es el estadio supremo de la colaboración y la sumisión de la “clase política oficial vasca”

A. Otegi: “Bildu asume que la independencia es inviable ahora, y aboga por una confederación ‘táctica’”

La “nación” y la “conciencia nacional” imperialistas (XX)