Pnv-Eta eta haien satelite burokrazia xahutzaileek Aberri Egunaren harira egindako faltsutzea
Pnv-Eta eta haien satelite burokrazia xahutzaileek Aberri Egunaren harira egindako faltsutzea
Beste behin ere, Pnv-Eta-ren eta haien sateliteen burokrazien diskurtsoek, Aberri Eguna dela-eta egin dituzten hitzaldiek, agerian utzi dute euren proposamenen hutsaltasuna eta topiko inozoetara eta gezurretara ihes egiteko joera. Horiek dira euskal burokrazia politiko horien ezaugarriak, mende erdi bat Espainiako bigarren frankismoaren 'demokrazian' murgilduta daramatenena. Ezin dute ezkutatu beren maltzurkeria eta beren egoera lotsagarria; eta badirudi une oro gure kritiken aurrean ezkutatzen saiatzen direla, inoiz ere zintzotasunez aurre egin gabe.
(Gure Aberri Egunaren inguruko gai orokorrari buruz: beti bakarra den Aberri hori, baina haiek “Euskal Aberria” deitzen diote, beste aberri batzuk ere izateko aukera irekita utziz. Ikus, besteak beste, gure testuak: ‘¿Aberri-egun sin Pueblo Vasco?’, 2020-Apirilak 10; ‘Frente a los saboteadores del Aberri-Egun: BOYCOTT TOTAL al régimen fascista franco-español de ocupación militar y a los saboteadores’, 2022-Apirilak 15, eta ‘El Aberrri-Egun, o la unidad estratégica del Pueblo Vasco’, 2024-Martxoak 29.)
Gezur eta zintzotasun gabeziaz betetako ildo horretan, Pnv-ren burokrazia xahutzaileak gure aspaldiko adierazpenak bereganatu ditu, alegia, egungo nazioarteko egoeraren ingurukoak: inperializgoaK suntsitzen dituela funtsezko giza eskubideak, eta batez ere Herri guztien buru-xede edo independentzia-eskubidea. Eta egoera horren aurrean, Herriari proposatzen diotena da elkar batu behar dugula; eta hori esaten dute, gainera, ezkutuan eta gure hitzak izango ez balira bezala, guk lehen eta ongi esan izan ez bagenu bezala —eta ez berandu eta gaizki, haiek egiten duten bezala—, edo are gehiago, gu kontrakoa esaten ariko bagina bezala. Baina, batez ere, esaten dute “elkartzea” Pnv-Eta eta haien sateliteetara batzea izango balitz bezala, hau da, elkartu gaitezen gure Herria okupatzen duen frantziar-espainiar faziotiar eta inperiotiar erregimen militarra demokratikotzat aitortzeko, eta gu guztiok Espainiar Parlamentuan sartzeko, HAIEK EGITEN ARI DIREN BEZALA, ETA INOIZ HORRETAZ HITZ EGIN EZ, BAI ORDEA EZKUTATUZ."
Eta espainiar inperializgoaren eragile den Arnaldo Otegik atzo Iruñean esan zuen: “inoiz ez ditugu irainduko euskotarrak diren eta gure Herriaren askatasuna nahi duten horiek”. Eta hori esaten du “euskal izatea” norberak esaten duelako —edo asko desiratzen duelako— eskuratzen den zerbait balitz bezala, Judeako Fronte Popularreko kideek Brian-i eskatzen dioten bezala, hebrear abertzale “ona” izan nahi badu: “erromatarrei gorroto haundia izan behar diela”, alegia.
(Edo, euskal egile batek [?] berriki argitaratu duen liburu batean “euskal abertzale handi bat”-i – Espainiar barne-totaltarizgoaren lehen unetik “bigarren frankismo” honen egungo “demokraziara” igarotze prozesuko protagonista izan zenari – buruz dioen bezala:. hainbeste nahi zuen euskotar izan, ezen une oro horretan bakarrik pentsatzen omen zuen, eta egun hartan zer gosaldu zuen ere ez zuen gogoratzen: “[...] Medikuak (bera) ezagutu izan balu, jakinen zuen ez zela inoiz interesatu zer jan zuen gosaltzeko edo bazkaltzeko, harentzat egunerokoa zela Euskal Herriko egoerari buruzko kezkez aritzea eta bileretara joatea.” Ea. Beraz, antza denez, protagonista ez zen ahazten jan beharraz —bizitza luzea izan baitzuen—, baina ez zuen gogoratzen zer gosaldu zuen. Halako dedikazio omnipresentearekin, galdetu beharra dago nola izan zuen astirik beste gauza batzuetan pentsatzeko, familia bat osatzeko, lan egiteko, aurrera egiteko eta bizimodu erosoa izateko.)
Beraz, onartu behar dugu denak euskotarrak direla eta ezin ditugula “iraindu”, hau da: ezin dugula esan Pnv-Eta-ren eta haien sateliteen —EA, EH Bildu, Sortu, Geroa Bai eta haiei babesa ematen dieten gainerako sindikatu, “gizarte” eta kultura elkarteen— mafiazko burokrazia xahutzaileak Espainiar inperializgoaren zerbitzuko agenteak direla; nahiz eta errealitatea —hala bait da— izan ia mende erdia daramatela gure Herriaren okupazio faziotiar erregimena eta haren parlamentu inperiotiarra demokratikotzat eta eurenatzat aitortzen, eta okupazio erregimenaren soldatak jasotzen gauzak horrela jarrai daitezen eta gure Herria suntsipen eta okupatzaile Erresumekiko integrazio bide horretara eramateko, “eskualde autonomo” huts bihurtuz. Baina —haien zoritxarrerako eta haien maskarak kendu araziz— ez diegu nahi luketen bezain erraz jarriko.
Lehenik eta behin, esan behar da jokaera hori fede onez egitea —batek egiten duenaren berri izan gabe, erabat ezjakina delako— askoz duinagoa dela norberak egiten duena guztiz kontziente izanda egitea baino, are gehiago nazio-printzipioei funtsezko traizioa egiten zaienean, eta hori da guzti-guztiek egiten dutena. Hau da, haiek dauden egoeran, gutxiago da gaitzesgarria eta atseginagoa da pentsatzea horrela jokatzen dutela erabat inozoak direlako eta egiten ari diren traizioaz ez direlako jabetzen, pentsatzea baino arduragabe amorratuak direla eta guztiz jakitun direla zeinen sartuta dauden traizioan. Hala ere, ukatu ezin den egia da ordainduta daudela, negozio ederra egiten ari direla, eta bizitza konpontzen ari direla egiten dutenagatik.
Eta bigarrenik, berriro gogorarazi nahi diegu ahaztuta izan dezaketen guztiei euskotar izate politikoa – ez bait gara gure Herriko jende xumearen lehen mailako adierazpenaz ari, baizik eta beren burua “euskal gidari politiko” gisa aurkezten dutenenaz – ez dela “asko desiratu eta egun osoa horretan pentsatzea”, baizik eta frantses-espainiar inperializgoarekin bateraezinak diren euskal jarrera politikoak proposatzea eta horiei eustea (edo, gutxienez, norberak bere burua ezgaitzat duenean, horiei atxikitzea), jarrera horiek bideragarriak izatea eta Euskal Herri osoaren strategiar batasuna haien inguruan antolatzeko aukera ematea nazio-askatasunaren alde; eta horien aurka kokatzea inperializgoaren agenteek soilik egin dezaketen gauza izanik. Jarrera horiek gure argitalpenetan behin eta berriz azaldu ditugu, eta honako printzipioan laburbiltzen dira: Euskal Herriaren nazio- eta estatu-afirmazio bikoitzaren printzipioa, hots:
1/ Nazio bat gara, eta buru-xede edo independentzia printzipioa aldarrikatzen dugu Euskal Herriarentzat; eta
2/ Erresuma bat gara, Nafarroako Erresuma, Euskal Herriak sortu zuen berezko Statua den Iruñeko Erresumaren ondorengoa; herri honek inoiz ez dio askatasunez uko egin, ez eta beste inongo erresumarik berezkotzat aitortu ere. Bere jarraipena, indarraldia eta gaurkotasuna aldarrikatzen ditugu, Espainiako eta Frantziako erresuma okupatzaileak ukatzen ditugun bezala.
Honen guztiaren ondorio logikoa eta ezarpen praktikoa —hemen eta orain— da gure Herrian dauden atzerriko okupazio-indarren berehalako eta baldintzarik gabeko kanporatzea irmo eskatzea, eta OKUPAZIO-ERREGIMENARI BOIKOT OSOA egitea: haren agenteei eta instituzioei —eta bereziki Espainiako eta Frantziako monopolio juridizkoei edo “nazio” parlamentuei—, frantziar-espainiar inperializgoak gure Herritik okupazio-indarrak kentzen ez dituen bitartean.
EUSKAL HERRIAREN BEREHALAKO ETA BALDINTZARIK GABEKO BURU-XEDE EDO NAZIO-ASKAPENERAKO ESKUBIDEA!
NAFARROA-KO ERRESUMA: EUSKAL HERRIAREN ERRESUMA!
Okupazio-armadarik musikarekin ere ez!
Espainia ez-eta errepublikarekin ere! Frantzia ez-eta monarkiarekin ere!
BOIKOT OSOA INPERIOTIAR ETA FAZIZTEI ETA HAIEK GUREAN EZARRITAKO OKUPAZIO MILITAR ERREGIMENARI! – ALDE HEMENDIK!
GORA EUSKAL HERRI ASKEA!!!
Comentarios
Publicar un comentario