INPERIALIZGOAREN PANDEMIARI AURRE EGITEKO: EZ BOZKATU, GERATU ETXEAN!

 (Texto publicado inicialmente el 10-Julio-2020.)


INPERIALIZGOAREN PANDEMIARI AURRE EGITEKO: EZ BOZKATU, GERATU ETXEAN!

 

Pnv-Eta mafia-banda osatzen duten burokraziak “hauteskunde-kanpaina moduan” daude beti, eta engainatzen dituzten jarraitzaile-bezero itxutuei “errenkadak itxi eta pilak kargatu” ditzaten eskatzen diete etengabe. Egia esan, gaur egun ez dute hori ezkutatzeko inongo erreparorik, izan ere Euskal Herrian eta beren alderdietako oinarrietan zabaltzea lortu duten iñozokeria deskribaezina baita; Urkullu “lehendakari”ak (eta “lehendakari” hautagaiak) publikoki eta inongo lotsarik gabe prentsan adierazi du “zaharkituta” ikusten duela “independentziaz hitz egitea” (Euskal Herriarentzat, noski, ez Espainiarentzat, Frantziarentzat edo Alemaniarentzat), bere alderdian inork ezer erantzun gabe.


Iriarte hautagaiari dagokionez, bada denbora bat, honek ere lotsarik gabe “marrak gainditu dira” esaten duela Herriaren hasarre eta ezinaren ondorioz egiten diren erasoak salatuz baita protestak egiten direnean ere beren burua espainiartzat duten Euskal Arnegarien kontra, hoiek Españako Erreinuko indar okupatzaileek babesten dituztenean, orain dela gutxienez bederatzi mende, gaur egunerarte Euskal-Herria erasotu zuten ber-berek, gure Estatua den Nabarrako Erresumaren muga–marra guztiak gainditu zituztenek; militar okupazio erregimen bat ezarriz, Españar Estatu inperialista, bai Iriartek berak, baita bere banda guztiak ere, orain dela berrogei urte baino gehiago ezkeroztik beren ´Estatu´tzat aitortzen dutena, ez-nazionalista, ez-biolentoa, legezkoa eta demokratikoa. Eta ez dugu entzun ´ezker abertzalea´ deituriko alderditik inor ezer esaten horri buruz. Pnv mafia-bandarekin duen antzekotasun-lotura guztizkoa da, beraz.


Guzti horren erakusgarri dira, besteak beste, Espainiako ordezkariek –´euskal telebista´ esaten duten Espainiako telebistan– berriki izan dituzten “hauteskunde-eztabaidak”, beren burua españartzat duten horien eta gure Herrian espainiar inperialismoaren alderdi diren ordezkarien artean.


“Euskal Herriak oraindik baditu benetako demokrazia politika bat egiteko baliabide potentzialak, materialak eta moralak; bainan orain dela hogeita hamar edo berrogeita hamar urte baino askoz egoera okerragoa du gaur egun. Gainditzen jakin ez dituen handicap-ak ditu, batetik: mendez mendeko eraso, menperatze eta kolonizazioak eragindako politiko garapen-eza, eta bestetik: gaitasun gabea eta ustela den ideologia eta politiko balizko klase bat, ustez espainiar eta frantziar inperialismoaren aurka, bainan egiazki hoien zerbitzura dagoena.


“Gauza batek soilik atera lezake Euskal Herria erabat harrapatuta daukan tranpa totalitario, inperiotiar eta faxistatik, hau da: Herriaren indar biziak mobilizatu eta egituratzeko, bere nazio eta estatu erakundeak sortu eta berrezartzeko, baita barne-askatasuna eta demokrazia berrezartzeko ere, eta inperialismoaren aurrean estrategia mailako Erresistentzia bat garatzeko gai den oposizio batek...” (Ikus: XXVII – ‘Tarea del colaboracionismo Pnv-Eta y su resultado: el reforzamiento del Frente Nacionalista (XXVII).)


Gaur egun, politiko birsorkuntza egin ahal izateko, Euskal Herriaren askapenerako estrategia maila duen Erresistentzia eraikitzeko eta bere Nabarrako Erresuma berrezartzeko ezinbestekoa da Pnv-Eta likidazio-mafia burokrazia hustu araztea.


Eta horretarako lehen urratsa beren eskariei muzin egin eta bozkarik ez ematea da.


Inperialismoaren pandemiari aurre egiteko: EZ BOZKATU, GERATU ETXEAN!

Comentarios

Entradas populares de este blog

La abyección es el estadio supremo de la colaboración y la sumisión de la “clase política oficial vasca”

A. Otegi: “Bildu asume que la independencia es inviable ahora, y aboga por una confederación ‘táctica’”

La “nación” y la “conciencia nacional” imperialistas (XX)