DEMOKRAZIAREN GARAIPENA BURU-JATE TOTALITARIOAREN GAINETIK: faxismoaren ‘hauteskunde’ei boikota

 (Texto publicado inicialmente el 27-Julio-2020.)

 

DEMOKRAZIAREN GARAIPENA BURU-JATE TOTALITARIOAREN GAINETIK: faxismoaren ‘hauteskunde’ei boikota.

 

‘Euskadi’ izena ematen dioten Españako hiru probintzidun komunitatean berriki egin diren ‘hauteskunde autonomikoek’ berriro zera agertarazi dute:


Alde batetik, Euskal Herriak kontserbazio-senari eusten diola eta “hauteskundeetako” maskaradari bizkar ematea erabaki duela, alegia bozkatzeko eskubidea duen populazioaren erdiak uko egin baitio botoa emateari. Datu itxaropentsua benetan Euskal Herria eta bere Estatua den Nabarrako Erresumaren askatasunaren alde direnentzat.


Beste aldetik, Pnv-Eta taldea osatzen duten burokrazia mafia autoktonoen ezaugarri nagusiak azalerazi ditu, lehenengo eta behin azalduko ditugunak:


Euskal Herriari eta bere Estatuari, Nabarrako Erresumari, beren oinarrizko eskubideak ukatzen dizkiete: independentzia edo autodeterminazioa, lurralde-osotasuna, baita Herri eta Estatu izatea ere, munduko gainerako herriekin eta beren estatuekin berdintasunean jarduteko aukera ukatuz, Españako Estatuan eta bere Bigarren Frankismoaren Nazional-Inperiotiar erregimenean sarrarazi ondoren.


Erregimen hau eta Estatu hau, gaizkile, kolonialista, faxista eta lapurrak dira, mendeetan zehar erakutsi duten bezela, eta Euskal Herriaren eta bere Estatuaren gainean eraso, gerra, okupazio, anexio, genozidio, gerra- eta Estatu-Terrorismo eta preskribaezinak diren lege urraketa guztiak egin dituztenak: gerraren, bakearen eta Gizadiaren aurkako lege urraketak, alegia (denboran hurbilen dugun adibidea, 1936-7ko gerra zibil eta nazioartekoa, Vatikano-ko nazioarteko klero Nazi-Faxismoaren eta Germaniar-Italiar Ardatza deiturikoaren laguntzarekin). Euren historian eta gure Herriaren aurka egin dituzten guztiak egin eta gero, Pnv-Eta traidore taldeak onartu egin zituen 1977-79az geroztik, gaur egun ere oraindik hala egiten du eta “Estatua” esan gainera, beraiena dela aitortuz, ez-Nazionalista, ez-bortitz, bidezko eta demokratikotzat hartuz. Zitalkeria horrek ez du izenik, eta ez dago horren parekorik Gizadiaren Historian.


Faltsifikatzaileak dira, gezur bat estaltzen bait dute, beren jardun eta hitzekin españar eta frantziar inperiotiar erregimenak ‘demokratiko’ak direla baieztatzen dute, hori izanik lehen urratsa, gure Herria gero baino gero itxuago bilakatu eta erregimen hoietan oharkabean sartu dadin.


Faltsukeria hori herri babesgabeari sinestarazi eta Euskal Herriaren askapen-politika orori uko egitearen truke, erregimen horiek aipatutako burokraziak onartu egin dituzte, beren zerbitzura dauden tokiko mafia gisa, eta soldatak eta ‘txollo’ ederrak ematen dizkiete. Bainan horiek gero justifikatu egin behar dira, eta Euskal Herria anestesiatuz eta inozotuz egiten dute, ‘autonomia’ eta ‘demokrazia’ faltsu horien ipuinekin lokartaraziz. “Parlamentarien” “karguekin” batera doazen soldatak, “eusko legebiltzarra” deritzon simulazio horretan, erregimen faxistak traizioa ordaintzeko erabiltzen duen saria da. Hala, Euskal Herriaren arrantza egiteko, Pnv-Eta burokraziak ‘abertzale’ itxurako beita dira Espainiar inperialismoarentzat.


Izugarria da Euskal Herriaren garuna intoxikatzen jarraitzeko konplota, eta faxista frantziar-espainiarrek sartu nahi duten ideia baten inguruan gauzatzen da hori: demokrazia berdin “bozketa eta hauteskundeak”. Izan ere, “euskal telebista” izena eman dioten eta españarra den horretan egiten diren “eztabaidetan”, tertulietan esaten direnak nahikoak ez eta, gainera, “euskal erradikalen”, beren burua “ezker abertzale” izendatzen dutenen egunkaria bera, intoxikazio ideologikoaren transmisio-uhala dela ikusten dugu. Intoxikazio ideologikoak “ebidentzia ukaezina” bezala ezartzen du, alde batetik, “hauteskundeen” eta, bestetik, demokraziaren arteko identifikazioa; hori guztia, ikusten eta ikusi nahi ez duten militar okupaziopean gertatzen delarik:


Casi hasta la abstención tiene mayoría. La democracia sale dañada y debería darse un debate serio al respecto. [...]. Uno de los datos más significativos de la jornada electoral en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa es, sin duda, la altísima abstención [50%]. Habrá que analizar las razones, [...], pero semejante bajón de participación debe preocupar a quienes piensan que el voto y la deliberación son elementos centrales de la democracia.” Eta abar. (‘GARA’ egunkaria; lehen orrialdeko sarrera, eta “hauteskunde” osteko lehen editorialaren – “Mayorías hay de sobra, faltan auténticos acuerdos de país” – lehen paragrafoa, 2020ko uztailaren 13a).


Beraz, egunkari horren arabera, gure Herrian ez dago militar okupaziorik, ezta faxista erregimenik ere; “demokrazia” da nagusi baldintza ezin hobeetan, laborategi-baldintzetan, Franco diktadorea bere ohean hil zenetik eta diktadore horren erregimenak eta gizarte-oinarriak, hau da: armadak eta okupazio-indarrek bere horretan jarraitzen dutelarik; egunkari horren arabera “botoa eta deliberazioa” egoera ezin hobeetan gertatzen dira (jakina denean militar okupaziopean ematen den botoa torturapean egiten den aitortza bezelakoa dela); eta, gainera, irakurleak intoxikatzen ditu, hamarkadetan zehar!, ‘hauteskunde’ horiek “demokraziaren elementu nagusiak” direnaren gezurra zabalduz, egiazki haien balioa oinarrizko giza eskubideak errespetatzearen mende dagoenean, eta beren funtsa guztiz instrumentala, osagarria eta eratorria denean.


Beraz, EZ DA DEMOKRAZIARIK DEMOKRAZIA OSATZEN DUTEN ELEMENTURIK GABE, elementu horiek dira oinarrizko giza eskubideak eta, lehenik, herrien independentzia- edo autodeterminazio-eskubidea, hori baita oinarrizko giza eskubideetako lehena eta beste guztien aldez aurreko baldintza. Bainan, nonbait, guzti horrek ez du zerikusirik ‘españar festa demokratiko’ honetan.


Edo, besterik gabe zera gertatzen da, saldu/zoro horien aburuz, elementu horiek erabat indarrean daudela dagoeneko, eta, beraz, demokrazia dela nagusi —haien arabera— Euskal Herrian, Pnv-Eta mafia burokraziek Bigarren Frankismoaren erregimena eta “Estatua” onartu zituztenetik, alegia, berezko erregimena eta “Estatua” direla. etab. Erokeriak, intelektual hondamendiak, eta ustezko “euskal intelektual/kazetari erradikal” horien zitalkeriek ez dute izenik.


Herri batentzat, egunero inperiotiar-propaganda eta adimen-alienazioak eragindako ergelkeria dosia gosaltzeak izugarrizko ondorio latzak izan ditzake, behin baino gehiagotan esan dugu hori eta salatu, komunikabide eta egile ustez “abertzale eta baita erradikal” hoiek suntsitze ideologiko eta mentalerako lan horretan aritzen direla, saldu horien eraginez. Hona hemen orrialde honetan gai honi buruz landu diren testuetako batzuk:


– ‘Adoctrinamiento ideológico imperialista y “mainstreamperiodístico”’, 3-Noviembre-2018;

 

– La prensa al servicio de la confusión sobre los derechos humanos fundamentales’, 9-Diciembre-2018;

 

– ‘“Elecciones” totalitarias bajo el imperialismo, o la falsificación de la democracia’, 30-Abril-2019;

 

– ‘El papel de los media del fascismo como potenciadores de la actual sub-clase política “vasca”’, 27-Junio-2019;

 

– Nuevas campañas mediáticas de destrucción de la razón’ (I a V), entre los días 23-Julio y 11-Agosto de 2019; y 

 

– ‘“Elecciones” locales y territoriales bajo el imperialismo’, 8-Junio-2020.


Baina, azterketa horiek alde batera utzita ere, euskal herritarren oinarrizko pertzepzioak eta kontserbazio-senak berak ekarri du “hauteskundeetako” maskaradaren bidez mantendu den Espainiako erregimen faxista agerikoa eta nazkagarria izatea; hainbesteraino, non bozkatzeko-eskubidea duen populazioaren erdiak uko egin dion “euskal hauteskunde autonomikoetan” botoa emateari, eta hori egin du kanpaina itogarri eta zapaltzaile bat jasan arren.


Datu suntsitzailea benetan saldu eta kolaborazionistentzako eta itxaropentsua aldiz askatasuna helburu dutenentzat, gure Herrialdean benetako demokrazia ulertzeko joera zabaltzen ari da, nahiz eta erregimenaren zerbitzura dauden mertzenarioak datu honek duen garrantzia ezkutatzen saiatzen diren eta, aitzitik, lortu zitezkeen “ontasunak” aipatzen dituzte, “baldin eta [hauteskunde totalitario horietan] parte-hartzea euskal gizartearen¨ eta hau Espainiako inperialismo “demokratikoan” sartzen saiatzen diren likidazio-mafiaren arteko ¨helburua partekatua izan balitz”, Eta gaineratzen dute: “Horrek guztiak, definizioz, zilegitasunari eragiten dio. Hauteskunde hauetan gertatutakoak demokraziari, bozkatzeko eskubideari eta parte-hartze politikoari buruzko eztabaida sakona irekitzeko balio beharko luke”. (‘Gara’ egunkaria; aipatu editoriala.)


Jakina, erroldaren %50eko abstentzioa (baldintza hauetan!) erregimenaren “zilegitasunari” eragiten diola: Euskal Herriak ez zuen inoiz onartuko erregimen hau, eta 1977-79an euskal hautesleen % 100eko boikott batekin baztertuko zuen, Pnv-Eta mafia-burokraziaren sabotaia jasan izan ez balu.


Horregatik, irain lotsagarria da egunkari horren editorialak, eta, batez ere, ordezkatzen duen burokrazia politikoak, honako hau esatea: “gertatutakoak demokraziari buruzko eztabaida sakona irekitzeko balio beharko luke”, eta abar. Izan ere, haiek dira duela berrogeita bat urte demokrazia kitatzen lagundu zutenak, faxismoa “demokrazia” gisa onartu zutelako, eta Euskal Herria engainatu zutelako, eta burugogorkeria gaizkile batekin zeregin horretan dihardute ordu ezkeroztik gaurdaino.


Horien intelektual eta moral hondamena erabatekoa da. Zer eztabaida bultza dezakete gai honekiko oinarrizko kontzeptu guztiak, “demokrazia” eta “autodeterminazio-eskubidea” printzipioetatik hasita, faltsutu dituztenek; Españar inperialismoak Euskal Herriaren gainean dituen jarrera politiko guztiak onartu dituztenek, eta beren sariak legitimotzat eta demokratikotzat jotzen dituzten erregimen faxistaren aurrekontu orokorretatik lortzen dituztenek?


Azken ‘hauteskunde’ekiko boikotaren bidez Euskal Herrian okupazio erregimena bidezkoa ez dela esan da, beraz, honen askatasuna nahi dugunontzat albiste pozgarria da hori, Euskal Herria eta bere Estatua den Nabarrako Erresumaren demokraziaren garaipena izan baita.

Comentarios

Entradas populares de este blog

La abyección es el estadio supremo de la colaboración y la sumisión de la “clase política oficial vasca”

A. Otegi: “Bildu asume que la independencia es inviable ahora, y aboga por una confederación ‘táctica’”

La “nación” y la “conciencia nacional” imperialistas (XX)