Gure jarrera gure Herrialdean izaten diren “tokiko” eta “lurralde” hauteskundeen aurrean

Gure jarrera gure Herrialdean izaten diren “tokiko” eta “lurralde” hauteskundeen aurrean



Sarrera


Tokiko (baita lurraldetakoak zein “autonomi”-ar) hauteskundeetarako datorren deialdia dela eta – ezjakintasunagatik edota fede txarrez – gure jarrera desitxuratu izan da. Faltsuki eta inongo ñabardurarik gabe hauteskunde horien aurka ERABATEKO BOIKOTA bultzatzen dugula zabaldu izan denez, gai hau hemen azalduko dugu gaizki-ulertuak argitzeko.


Maiz azaldu izan dugun bezala, ERABATEKO BOIKOTerako gure kontsigna, lehenik eta behin gure Herrialdean ezarritako france-españar inperializgoak antolatzen – eta demokratiartzat aurkezten – dituen koloniar “hauteskunde orokor”en aurka dago zuzendua; eta ondoren haien erakunde eta totalitariar juridiko monopolio – Frantziar eta Españar Parlamentu – eta haien alderdi ta eragile politiko-ideologikoen aurka ere. Batzuk zein besteek bait dute ezartzen ez dugula Erresuma eta Parlamentu buru-jaberik eta ez dela menperatzen gaituen inperializgo errealitaterik ere; INOIZ onartu behar ez duguna!!! Bainan inoiz ez dugu formulatu udal hauteskunde eta “autonomiko”-en aurka. Hauteskunde horietarako bultzatu izan duguna abstentzio aktiboa da. Lehen eta orain ere hori da eskatzen duguna, gure Herrialdean oraindik ere dirauten baldintza tamalgarriak direla eta, berriz ere jarraian azalduko dugun bezala. (Ikusi, 2020ko ekainaren 8an argitaratutako ‘Elecciones locales y territoriales bajo el imperialismo’ gure idatzia.)



Nazio Hautagaitza Bateraturik ezean abstentzio aktiboa. Aukerak eta baldintzak


Halaxe da, abstentzio aktibo hori EZ dator tokiko eta lurralde hauteskundeen aurkako printzipio-jarrera batetik, benetako nazio hautagaitza bateratu baten gabeziagatik baizik.

 

Erraz uler daitekeen bezala, udaletxeak eta beste kargu batzuk – gure eskuetan izatea interesatzen zaizkigunak noski, eta ez france-españar inperializgoaren agenteenetan – aukeratzen diren hauteskunde hauetarako, guk planteatzen duguna zera da: horietara aurkeztu daitekeela eta aurkeztu behar litzatekeela, baina baldintza baten arabera egiten bada. Baldintza hori, Herrialdeak udalerri -edo lurralde- bakoitzean Euskotar Batasun Nazional hautagaitza BAKARRA aurkeztea da. Soilik strategiar mailan oinarrituz lor daitekeen, gure oinarri nazionalaren goreneko giza-batasun nazionala, Franco-españar inperializgoa eta berau osatu eta mantentzen duen klase sozialaren aurrean.


Horrek esan nahi du, gure Herrialdeko demokratiar – eta ondorioz ez-inperiotiar – sektore guztien batasun aurrerakoi eta strategikoak, nahi ta nahiez behar duela alderdiz-gaindikoa izan eta talde abertzale guztiek unibertsalki onartutako jarrera batean oinarritua. Hau da, frantziar-españar inperializgoaren aurreran Euskal Herriaren demokratiar oposizio GUZTIA bildu eta bateratzeko gaitasuna duen Euskal Herriaren Nazio eta Erresumarekiko Baieztapena-ren strategiar oinarriaren inguruan eratua izan behar du.


Strategiar oinarri gutxieneko hori da Euskal Herria-ren Askapenerako Ihardokia (EHAI)ren ardatza (*Ihardokia: Resistencia/Résistance), argi ta garbi formulatu eta azaldua izan da EuskarazEspainierazFrantzieraz eta Ingeleraz argitaratutako bere Agiria-n, bai-eta Nabarra-ko Erresuma izeneko blog honetan argitaratutako idatzietan ere; eta benetako talde abertzale ta demokratiar orok modu natural eta berezkoan onartzen ditu (faziotiar inperializgoak arbuiatzen dituen aldi berean).


Bere bi baieztapenak hauek dira:


1/ Euskal Herriaren askatasun, xede ASKEA, nazio independentzia edo buru-xede (autodeterminación/libre disposition) eskubidearen baieztapena.

“Demokraziaren muina”, Herri guztien nazioarteko buru-xede edo independentzia eskubidea, jatorrizkoa, oinarrizkoa, berezkoa, ohiturazkoa, berehalakoa, baldintzarik gabea, etenik-gabea, iraunkorra, besterezina, utziezina, preskribaezina den eskubidea da, inperiotiarra eta kanpotarra den erregimenean menperaturiko Herri guztiek dutena; hauen baldintzarik gabeko eta berehalako independentzia, beraien nazio askatasunaren aurkako edozein atzerritar menderatze edo esku-sartzeren aurrean/aurka; eta Nazio Batuen Nazioarteko Zuzenbide garaikideak aitortu – ez sortu – duena: FUNTSEZKO GIZA ESKUBIDEETAN LEHENA ETA BESTE GUZTIEN GOZAMENERAKO AURRE-BALDINTZAtzat bere Sortze-agiria den San Frantzisko-ko Gutunaren Lehenengo Artikuluan bertan, hala nola bere Batzar Orokorraren etengabeko eta garrantzizko ebazpenenetan.

Gure Herrialdean, horren ondorio eta aplikazio praktikoa gauzatzeko ezinbesteko baldintza da aginduzko-eskakizun hau: baldintzarik gabe eta berehala irten daitezen Euskal Herria-ren historiar Lurralde eta Erresumatik (Estado/État) KANPORA España eta Frantzia Potentzia okupatzaileen indarrak eta inperiotiar-koloniar menperakuntza-azpiegitura guztia. Eta


2/ Geure Erresumaren irautearen, jarraipenaren eta gaurkotasunaren baieztapena: Nabarra-ko Erregegoa, Iruñea-ko Erregegoaren oinordekoa – “Euskotarron Erresuma” – Euskal Errepublika, Konderri eta Jaurerri Konfederazio batek historikoki eta libreki bilduaz eratua. Nazioarteak onartu eta aitortua mila urtez, Nabarrako Erresumak, Euskal Nazioaren Erresuma edo Statu bakarra izaten jarraitzen du, inoiz alde bat utzi ez duena, ez-eta besterik onartu eta aitortu ere.

Horren hala-beharrezko ondorioak berarekin dakar “España-ko Erregegoa” eta “Frantzia-ko Errepublika” Erresuma okupatzaileen EZ AITORTZEA eta irmo SALATZEA beraien militar okupazio erregimenak, totalitariar, gaizkile, inperiotiar, koloniar eta faziotiarrakdirela esanez, eta ez “euskal politika klase ofiziala” delakoak gaur arte egiten duena: haiek berenak, ez-Nazionalistak, ez-bortitzak, zilegizkoak eta demokratiarrak direla esanez.


Jakina france-españar inperializgo faziotiarrak okupazio indarrak gure Herrialdetik kentzea bere borondatez onartuko ez duenez: gure esku dagoen, guztiz egingarria den, ia kostu sozialik ez duen eta eraginkortasun iraultzaile handienarekin burutu daitekeen ekintza koherente bakarra ERABATEKO BOIKOTA da – EHAI-k proposatzen duen bezala – inperiotiarrei eta france-españar inperializgoaren erakundeei.



Euskal Herriaren Askapenerako Ihardokia eta Ihardokiaren Nazio Kontseilua. Osaketa eta eginkizunak


Aitzitik, EHAI batean gure Herrialdeko demokratiar indar guztien nazio eta strategiar batasunak – bi printzipio horien onarpenean xedaturikoak – digu ahalbidetzen tokiko erakundeetarako nazio-batasun hautagaitzak erdiestea. Bistan da EHAIn barneratutako talde abertzale guztiek ordezkaritza parekidea izango dute bere zuzendaritza organoa den Ihardokiaren Nazio Kontseiluan (INK). Talde horiek beren nortasuna gorde ahal izango dute INKn, beraien jarrera azaldu ahal izateko Herrialdeak askatasuna berreskuratzen duenean; baina Herrialdeak independentzia berreskuratu gabe jarraitzen duen bitartean, Kontseiluaren helburua bi oinarri horiei eustea eta bete daitezen zaintzea izango da.


Helburu hori strategizkoa da menperaturik den Euskal Herria-rentzat, eta gainera nazio independentzia berreskuratzeko eta gure Erresuma propioa berrezartzeko demokratiar oposizio indar guztien bilketa erakar dezakeen bakarra da. Beste kontu bat izango da nazio independentzia jada gauzatua/eraginkorra denean, france-españar Inperializgo Nazionalista indargabetua gelditzen denean, eta benetako askatasun egoera dugunean gure Herriarentzat, non alderdi aukera ezberdinek beraien politikar proposamenak aurkeztu ahal izango dituzten; bainan une horretara arte, menperaturiko Herriaren edozein barne-zatiketak bera ahultzera darama eta eraman dezake soilik, eta beraz Euskal Herria ta bere Erresumaren gainean gaur egungo france-españar Inperiotiar menperakuntza betikotzera.



Nazio Hautagaitza Bateratuak. Osaketa


INKn ordezkaturiko taldeen artetik hautagaitza zerrenda bakarrak nola aukeratu eta izenda daitezkeenari buruz, horrek ez du batere garrantzirik: taldeen artean adostuta lor daitezke, txandak antolatuz, edo-eta beste modurik ez balego, besterik gabe zozketa bidez hautagaitza bakoitzerako proposatzen diren pertsona esanguratsuen – hala nola independenteen – artean. Eta behin hautagaitza zerrenda bakarrak aurkeztu eta gero, Ihardokiaren Nazio Kontseilua-ren kontsigna Herriari hautagaitza horientzako babes osoa eskatzea, eta nagikeriaz boto bakar bat ere etxean ez uztea izango da.


Aldiz, Pnv-Eta eta beraien satelite diren: Ea-EH Bildu-Sortu-Geroa bai eta abar alderdien – alde-erditzaile, banatzaile – burokrazien berekoikeriak, boto abertzalea zatituz eta birrinduz bereizita aurkeztu eta beraien artean lehiatzera joateagatik (ondoren, alderdi inperialistekin bat egin eta “gehiengoak” osatzeko, euskal lehiakideen eta edozein askapen programa antiinperialistaren aurka), nazio batasunaren hautagaitza zerrenda bakarra aurrera ateratzea lortzen ez den lekuetan, INKren kontsigna abstentzioa izango da horien aurka – eta oso modu aktiboan – bultzatuko dena. Hain zuzen modu bakarra delako gure Herria duela ia 50 urte geroztik suntsitzen duten hauen saldukeria eta oportunismoa hankaz gora jartzeko; eta horien ordez Mugimendu abertzale osoa strategiar Ihardoki baten inguruan biltzea bultzatzeko eta gauzatzeko, ez utziaz egungo france-españar inperializgoaren menderatze-egoera betikotzea dakarten kalkulu berekoi eta zatitzaileen mesedetan Mugimendu abertzalea erabilia izan dadin.



Ondorioz


Hori guztia ez dira utopiar asmakizun edo-eta irudikeriak; ortzi-muga horretarantz zuzendu behar dugu eta erabat gauzagarria da, Herrialde honek askatasunera eraman dezakeen bide BAKARRA zein den ulertzeko nazio indarrik baldin badu; Euskal Herria eta bere Erresuma den Nabarra-ko Erregegoarekiko france-españar inperiotiar militar okupazio aurrean, nazio batasunarekin soilik egin dezakeen bidea.


Jakina, gure nazio egoeran datza, Ihardokiaren Nazio Kontseilu baten gidaritzapean, Euskal Herria-ren Ihardoki eta Askapenerako Mugimendu bat egituratzeko benetako aukera eta erabateko beharra, gure idatzietan ezin hobeki azaldu izan dena. Idatzi horietan azaldu izan den bezala,  militar okupazio inperiotiar erregimenak menderaturiko Herrialde batean soilik egiazko bi Alderdirentzat dago lekua: batetik, militar okupaziopean ezarririk den kriminal boterearekin bateratzen denarentzat, (gure herrialdean, itxuraz aurrez-aurre dauden bainan Alderdi bera diren adierazpen ezberdinengatik eutsia: Nazional-inperiotiar france-españar “ezker mutur”-etik hasi eta “eskuin mutur”-eraino); eta Ihardokiaren Alderdiarentzat bestetik, bere oinarri naziotiar guztiagatik babestuak diren, atzerritar okupazio militar-inperiotiarraren erabateko arbuioan, eta bai eta Herri menperatuaren nazioarteko buru-xede eskubide edo eta baldintzarik gabeko independentzia eskubidean oinarritua.


Beraz, gure Herrialdeak france-españar erregimenpean okupaturik jarraitzen duen bitartean, eta horrengandik askatzen ez garen bitartean, tokiko hauteskundeetan, gure Herriaren barne-zatiketa “ezker” eta “eskuin”dar euskal alderdien artean, zentzugabea izateaz gain suizida ere bada. Erabateko beharra da beraz Ihardokiaren alderdia ezartzearena, eta gure Herriaren barne zatiketa gainditzearena tokiko hauteskunde eta “autonomiko”etan. Egia esan, batasun hori da aurretiazko baldintza eta independentziarako lehen urratsa. Urrats hori gabe eta batasun horretara iritsi gabe, ezinezkoa da gauden atakatik irtetea.


Aldiz, Pnv-Eta eta beren satelite diren Ea-EhBildu-Sortu-Geroa bai-ren burokraziak gure Herria menperatu eta azpiratzen duen france-españar militar okupazio erregimen inperiotiar eta faziotiarraren kumeak dira, bertan hazi eta bertan dute aurrera egiten; eta horiek ordainetan erregimen inperiotiarra zilegizkotzat eta demokratiartzat aintzatesten dute eta beharrezko “egonkortasuna” ematen betikotu dadin. Beren sokakoak direnentzat itzelezko enplegu eta ustelkeri agentziak diren burokrazia horientzat: gure udal eta tokiko erakundeak lanpostu eta soldata ederrak lortzeko baino ez dira, inperiotiar legediaren markoan mozkina ateratzeko erabiltzen dituztenak, inperiotiar legedi bat berek helmuga edo azken-portutzat onartu dutena; nahiz eta noizbehinka oraindik, itxurakeria eta gezurretan ibiltzen diren – gero eta modu ahul eta zinikoagoan, dena esatera –. Beren burua espainiartzat duten alderdiekin – guztiak “zilegizko eta demokratiko” omen direnekin –, beren “euskal arerioak” baztertzeko helburuz egiten dituzten “hauteskunde-osteko itunak” erabat bateraezinak dira nazio batasun, inperializgotik askapen eta berreste politika ororekin, gure menperatzearen jarraipena bermatzen bait dute; eta horrek, mafia horien benetako errealitatea agerian jartzen du.


EHAI ez da Herrialdearen barne zatiketa areagotzeko alderdi bat gehiago. Ondorioz, zatiketa hori Pnv-Eta-ren burokrazia suntsitzailea eta hauen sateliteen burokraziengatik iraunarazten den bitartean, eta zatiketa horri eusten zaion lekuetan, EHAIren jarrera abstentzio aktibo batena izango da saldu horien aurka noski, eta ez hautagaitza propio batekin horien aurka aurkeztekoa, horrek zatiketa handituko bait luke. Esan bezala, ez gara alderdi bat gehiago eta ez dugu zatiketa gehiago proposatzen, baizik eta gure artifizial, alferrikako eta buru-hiltzaile den barne zatiketarekin amaitzea france-españar militar okupaziopean jarraitzen dugun bitartean.


Pnv-Eta burokraziak eta beraien sateliteek berriz, norbere ongizate korporatiboa eta bere “leiakide euskotarra”ren kalterako baliatzen dute bozka, independentzia nazionala berreskuratzeko beharrezkoa den edozelako indar bateratze strategiko ezinezko egiten dutelarik. Materialki eta moralki ustelak , ideologikoki hondatuak, zitalki elkarren kontra ezarriak eta ondoren Inperializgoaren Alderdiko kide batekin itunduko duten “Euskal” burokrazia horien hautagaiei bozka ematea mekanismo kaltegarri bat elikatzea da, inperializgoak gu sakabanatzeko (“sakabana ezazu eta irabaziko duzu”) eta menpean iraunarazteko sortu duen makineriari hauspoa ematea.

 

Ondorioz, gure askapena lortzeko, burokrazia horiei babes emateari uko egin eta beraien hautagaiei bozka ez ematea, aurretiazko erabateko beharra da; beraiek, bozka Euskotarra zatituz, soldatak eta postuak lortzeko xede bakarrez duten elkarren arteko norgehiagokan, alde batera utzi duten helburua.

 

Hau horrela dela ikusteari uko egitea, soilik ustelkeriarekiko konplizitate kontzientea edo eta bestela, ergelkeria edo eromenaren ondorio izan daiteke. Hemendik, premiazko deia egiten diogu Euskal Herriari, NAZIO ABSTENTZIO AKTIBOAren bidez bizkar-eman diezaien eta ez bere bozka, [aipaturiko] Pnv-Eta eta beraien sateliteak diren Ea-Ehbildu-Sortu-Geroa bai burokrazieri.


EUSKAL HERRIA-REN BURU-XEDE EDO NAZIO INDEPENDENTZIA ESKUBIDEA, BALDINTZARIK GABE ETA BEREHALA


NABARRA-KO ERRESUMA: EUSKAL HERRIA-REN ERRESUMA!


Okupatze gudarostea ezta musikarekin ere!

España ezta errepublikarekin ere! Frantzia ezta monarkiarekin ere!


BOIKOT OSOA INPERIOTIAR ETA FAZIOTIARREI ETA BERAIEN FRANCE-ESPAÑAR OKUPAZIO ERREGIMEN MILITARRARI! – ALDE HEMENDIK!


GORA EUSKAL HERRI ASKEA!!!

Comentarios

  1. KAIXO!! : El problema gordo actual para lograr ésa "utopía relativa y realizable" (!!¿?!!,es que la coyuntura política y sociológica-cultural muy mayoritaria de la ciudadanía vasca,(incluida la "abertzale"..!!) no está de momento a la altura de de ésa necesidad y circunstancia,porque el propio sistema partidista que habéis descrito y sus medios de información y difusión están en la "onda opuesta a ésa necesidad propuesta"...!!?...Las elecciones políticas y sus andamiajes de campañas electorales van a condicionar inevitablemente otra vez la perpetuación del Estado español unitario y constitucionalmente monárquico del 78...!!...Y en Francia con Euskalherria Iparralde sujeta al Estado francés unitario dominante igual....!!.
    La cuestión práctica y estratégica real que entonces se plantea como interrogante problemático es : ¿CÓMO Y DE QUÉ MANERA SE CONSIGUEN LOS OBJETIVOS QUE HABÉIS DEFINIDO...!!¿?!!.-

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

La abyección es el estadio supremo de la colaboración y la sumisión de la “clase política oficial vasca”

A. Otegi: “Bildu asume que la independencia es inviable ahora, y aboga por una confederación ‘táctica’”

La “nación” y la “conciencia nacional” imperialistas (XX)