EUSKAL HERRIA-REN HIZKUNTZA, LURRALDE, ERRESUMA TA IKURREI BURUZKO ADIERAZPENA

Euskal Herria-ren Hizkuntza, Lurralde, Erresuma ta Ikurrei buruzko Adierazpena


Gaur egun ezagutzen dugun Europear Herri asko ez zen oraindik sortu Euskal Herria Auñamendi (Pyrene) inguruko bere lurretan milaka urtez geroztik bizi zenean; jakina, Herri berri horien dialekto edo azpi-dialekto ofizialen aztarnarik ere ez zegoen euskotarren hizkuntza, Euskera, antzinako denboretatik hitzegiten zen bitartean, bainan gaur egun “herri eta kultur aniztasunaren Europe” horretan izana bera ukatzen diotela ikusten dugu.

Gaur egungo Europear Inperiotiar Batasuneko Erresuma anitz ere ez zen oraindik sortu Euskal jaurerri, konderri eta errepublika elkargoak Iruña-ko Erregegoa (gerora Nabarra-ko Erresuma) eratu zuenean. Ezta geroago ere – konkestaren panegiristen hitzetan – “españolek Nabarra-ko Erresuma zutenean inbaditu, azpiratu, konfiskatu eta mendean hartu”. Aipatu behar, sarraski izugarriak eginez, eraso eta indarkeria erabiliz, eta Ikara-gorria edo Terrorismoa zabalduz zutela europear auzoek gure Herria okupatu, zatitu eta berenganatu; zibil, gudatiar eta eliztar konplizeen laguntzarekin. Nabarra-ko Erresuma da Euskotarron (Vascones, erromatarren hitzetan) Statua.

Euskera (euskara, eskuara, uskara, uskera) da Euskal Herria-ren berezko HIZKUNTZA BAKARRA. Gure arima, arnasa eta Herri izaeraren adierazgarria. Euskera (‘lingua navarrorum’, Nafar errege-erreginek honela izendatua) hispaniar-frantses Naziokeri eta Kolonializgo inperiotiarrak debekatua eta Euskaldunon ahotik kendu nahi izan dutena, eta horretarako egin dituzten gaiztakeriak genozidio delitua izanik, ez ditugu sekula ahaztu eta barkatuko.

Gure artean frantses eta españar hizkuntzak izatea Euskal Herria-ri historian zehar arrotz bainan erasokor izan zaizkion gertakizunen ondorioa da. Latindar dialekto horiek suertatu zaizkigu, bainan berdin izan zitezkeen Punikoarenak, Anibal-ek Erroma guztiz suntsitu izan balu Kristo aurreko 216ko Guda haietan. Era berean alienazio edo besterentze baten aztarna dira: mendeetan zehar gure Herriaren eta bere Statua den Nabarra-ko Erresumaren aurkako erasoak, okupatzeak, zatikatzeak, anexioak eta kolonikuntzak eragindako besterentze batena. Ekimen inperiotiarra: España eta Frantzia-ko Erresumek etenik ez duen militar okupatzearen bitartez gauzaturikoa; guzti hori da, hain zuzen ere, beren egiazko eta oinarrizko konstituzioa, agiridun “Konstituzioa” denaren aurretik dagoena: indarkeriaz gure berezko erakunde eta legeak ezeztatu ondoren inposatutako “Konstituzioa” eta zuzenbide osoz deuseza dena:

“[...] una cosa hállo y sáco por conclusión mui cierta: que siempre la lengua fue compañera del imperio; y de tal manera lo siguió, que junta mente començaron, crecieron y florecieron, y después junta fue la caida de entrambos. [...], el mui reverendo padre Obispo de Ávila me arrebató la respuesta; y respondiendo por mi dixo que después que vuestra Alteza metiesse debaxo de su iugo muchos pueblos bárbaros y naciones de peregrinas lenguas, y con el vencimiento, aquellos ternían necessidad de recebir las leies quel vencedor pone al vencido, y con ellas nuestra lengua, [...]. I cierto assí es que no sola mente los enemigos de nuestra fe, que tienen la necessidad de saber el lenguaje castellano, mas los vizcainos, navarros, franceses, italianos, y todos los otros que tienen algún trato y conversación en españa y necesidad de nuestra lengua, si no vienen desde niños a la deprender por uso, podrán la más aina saber por esta mi obra.” Etc. (Isabel I.a Castilla-koari Antonio de Nebrija-k bere Grammatica Antonii Nebrissensis-ean idatzitako eskaintzan; 1492. Enfasia erantsia.)

Gauza horiek argitaratzen ziren Nabarra-ko Erresuma Inperializgoak beste behin jazartu baino hogei urte lehenago. Oraingo honetan inperializgoa Aragoi eta Castilla-ko Hispaniar-Katoliko Erregegoen “Erresuma konposatu” (H.G. Koenigsberger) delakoa zen. Hortaz, une haietan politika eta soziologi mailan argi ikusten zuten – eta hala adierazten zen publikoki, mailarik gorenenean – gaur egun ere argia den gauza bat, hau da: Euskal Herria eta bere Nabarra-ko Erresumaren baieztapena, bere berezitasunean eta europear beste Herri eta Erresumekiko berdintasunean. “Euskotarrak ez gara españarrak ezta frantziarrak ere. Españarrak eta frantziarrak ez dira euskotarrak.” Ideia argia eta eraginkorra izan arren beren burua “euskal abertzaletzat” duten zonbaitek ez dutena publikoki esaten.

Aspaldi honetan inperializgoaren eragileek – komeni zaienean – ohitura bat zabaldu dute España-k okupatuta dituen gure lurraldeetan, hau da: Españerari “gaztelania” edo “gaztelera” esaten diote, Españera–Euskera oposizio erabatekoa eta saihestezina ezkutatu ahal izateko. Jakina, ez dugu amu hori irentsiko, alegia: Euskera ez da españar hizkuntza, oso bestela, latindar dialekto hau edo Latin-a bera sortu baino lehenagokoa denez, Euskotarrek asmatutakoa.

Giza ororen eskubide ukaezina, gure nazio hizkuntza ere osoki berreskuratzea da gure Erresumaren helburu nagusietako bat. Helburu honek gai baliabideak, malgutasuna eta ulerkortasuna behar ditu (abiagune dugun egoeraren zailtasuna kontuan hartuta), baita Euskera ikasteko eta erabiltzeko ahalegin ohoragarria egingo dutenek erakutsiko duten konpromezu zinezkoa ere, bainan beti ere jakinik hori gauza batekin baizik ez dela lortuko era unibertsalean, hau da: gure nazio eta erresumaren askatasuna ber-ezartzearekin. Eskaintzen zaigun ustezko eta ezinezkoa den “elebitasunak” (gure Herri/Erresumaren menperakuntzan oinarritutakoak) iraina areagotu egiten du eta “irakatsitako” hizkuntzaren amaiera dakar. Okupatutako Herrian jatorriz berea den eta galdu arazi nahi izan zaion hizkuntzaren “irakaskuntza” eta antzeko trikimailuak menpean hartutako Herri hori bereganatu eta honi iruzur egiteko erabiliak dira. “Hezkuntza Nazionalaren egitekoa zera da: erregioetako hizkuntzak akabatzea”. “Gure egitekoa zera da: hizkuntza gutxituei goxoki hiltzen laguntzea”. (A. Morvan)

Hizkuntzak beti dira nazionalak, edo ez dira. “Bigarren mailako, gutxitu, tokiko edo erregioetako” hizkuntzak: hori ez da inon ere, eta ezin du izan; ez beren kulturak eta Herriak baino gehiago, izan ere hizkuntzak horiei lotuta bait daude ezinbestean. Inperializgoak badaki hori, batzuetan esan ere egiten du; bainan bere biktimak ez dira beti ohartzen. Historian zehar mingarriki ikusi ahal izan dugunez, España eta Frantzia-ren ekosistema inperiotiarrean ez dago eta ez da egoten ahal Euskal Herria-rentzat eta Euskera-rentzat tokirik.

Gainerakoan, ikusirik – alde batetik – españolaren eta frantsesaren inposaketak gure Erresumaren hizkuntzari ekarri dizkion zailtasunak, – eta bestetik – egungo munduak elkar-harremanetarako ezartzen dizkigun egin-beharrak, garbi dago gure Erresumaren eraginkortasunak eramango gaituela kanpoko lingua franca eragingarri bakarra hartzera. Horrek errazten bait digu inguruan diren demokratiar garapen guneetara heltzea; beti gure izaerari eutsiz eta gure euskal hizkuntza eta kultura jorratuz.

“Herrien eta nazioen buru-xederako (autodeterminaziorako) eskubidea. A – izan ere herrien eta nazioen buru-xederako eskubidea ezinbesteko egoera bait da funtsezko giza eskubide guziak ukan ahal izateko, (…), Nazio Batuen Kideek, Gutunean datozen xedapenen arabera, beste Erresumetan xede askearen eskubideei eustea errespetatu behar dute, Batzar Nagusiak ondorengoa gomendatzen du: Nazio Batuen Kide diren Erresumek herri eta nazio guzien xedearen oinarriari eutsiko diote;” e.a. [UNGAR 637 A (1952).]

“1. Nazio Batuen Gutuneko asmo eta oinarrien arabera, ‘Giza eta Politika Eskubideei buruzko Nazioarteko Hitzarmena’-ren 1 artikuloak [UNGAR 2200 (1966)] aitortzen du herri guziek buru-xede eskubidea dutela. Buru-xede eskubideak garrantzi berezia du, honen gauzatzeak norbanako giza eskubideak egiazki bete ahal izateko, eta eskubide horiek sustatu eta sendotzeko beharrezko egoera bat ahalbideratzen bait du. Arrazoi horrengatik zuten ezarri Erresumek buru-xede eskubidea bi Hitzarmenen arteko aginduzko (positibo) lege xedapen gisa [aipatutakoa batetik, eta ‘Ekonomia, Gizarte eta Kultura Eskubideen Nazioarteko Hitzarmena’ bestetik] eta xedapen hau 1 artikuloan jarri zuten, bi Hitzarmenetan ezarritako eskubideetatik nabarmenduz eta haien aurretik jarriaz.” E.a. .[Bi ‘Giza Eskubideei buruzko nazioarteko Hitzarmenak’-en 1 artikuloari (Herrien buru-xede Eskubidea) buruzkoa, (Giza Eskubideentzat Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoko) Giza Eskubideen Batzordeak egindako Iruzkin Orokorraren 12. zkia., eta 1984-Martxoan. HRI/GEN/1/Rev. 9 (I Liburukia), 21. Saioan onartua]

Herri guzien buru-xede (auto-determinación, self-determination) edo xede askearen (libre disposition) eskubideaz hitzegiterakoan, Herri guziek duten askatasunerako nazioarteko eskubideaz ari gara: giza eskubideetan lehena dena eta “funtsezko giza eskubide guziak ukan ahal izateko aurre-egoera”. Eskubide honek ezinbestean berarekin darama ondorengo aldarrikapena: berehala eta baldintzarik gabe atera ditzaten euskotarren Lurraldeetatik Erresuma okupatzaileek dituzten okupazio indar eta kolonikuntza/menperakuntza aparatu guztiak; beren koloniar inperializgoak sortutako arazo orok demokratiar irtenbidea izan dezan, baita Euskera berreskuratzeko ere.

Bereziki, frantziar-españar “muga” inperiotiarra kendu dezaten: gure Herria zatitu eta banandu arazten bait du eta gure Herria eta Erresuma Frantziar eta Españar Erresuma inperiotiarren “eskualde” bilakatzen bait ditu. Erresuma horiek urratu duten nazioarteko legedia berrezartzeko ezinbesteko eskakizuna da hau.

Kanporatze hau gertatzen ez den bitartean, Erresuma okupatzaileen erakundeetan ez esku-hartzea, eta hauek inperiotiar eta gaizkileak direla etengabe salatzea da bere burua demokratiartzat duen ihardoki (erresistentzia) ororen lehen egitekoa. España eta Frantzia-ren militar okupatze menperakuntza eta harekiko laguntza ez dadila gehiago “zilegizko”, “ez-indarrezko” eta “demokratiko” jantziekin mozorrotu.

Nabarra-ko Erresumaren jarraikortasuna eta osotasuna berresten ditugu, eta ekintza honek bere baitan du beste baieztapen bat, gure Herriaren aurka españar eta frantziar inperializgo gaizkilearen eta bere menperakuntza eta kolonikuntzaren aurrean egiten dugun baieztapen bat: Euskal Herria dela, antzinako denboretatik eta etenik gabe, bere Historiar Lurraldeetan bizi; gure idazle klasikoek aipatu izan dituzten horietan, Auñamendi-z haraindi eta honakoak hartzen dituen Nabarra-ko Erresumaren besteekin batera, “Zuberoan, Laphurdin, Bizkaian, Gipuzkoan, Alaba-herrian eta bertze anhitz lekhutan”.

Beste gainerako ‘disjecta membra’k: historikoki eta borondatez Nabarra-ko Erresumaren parte izan zirenek eta garai goiztiarretan indarkeriz erauziak izan zirenek gure gaurko aberri Erresumara eta bere erakundeetara itzultzeko eskubide osoa izaten jarraitzen dute. Gonbidatzen ditugu itzultzera, beren eskubide besterezinaren osotasunari eutsiko diogunaren bermearekin, eta ziurtatuz nazio askatasunarekiko maitasuna jarriko dugula horiek babesten, baita funtsezko giza eskubideekikoa ere: horiek bait dute eratzen eta osatzen egiazko demokrazia, hau izanik beraz, guk bultzatzen dugun politikar-gizartear egitura. Elkarte egitura bat, esku-hartzailea, gure arbasoen Batzarren adibideari jarraituz, horiek bait dira gure Biltzar eta udal erakunde askeen hazia.

Euskal Herria-ren eta bere Erresumaren bandera ta ikurrak, Herri eta Erresuma gisa agertzeko historian erabiliak izan diren guztiak dira, historigrafiar agirien bidez helaraziak izan zaizkigunak. Horien artean, Arana Goiri anaiek asmatutako bi gurutzedun bandera – ikurrina – ere, nahiz eta era iraingarri batean, bertako kolaborazionistek (gaur egun indarrean dagoen Bigarren Franquismo-rako barne-totalitariar transizio hori ahalbidetu zutenek) makurtzen eta gutxiagotzen utzi duten, eta jatorrizko edukiz hustu. Gure ondarearen zati da Ikurrina, politikar-nortasun bera (euskotarren Nazio aske eta burujabea, bere eskubideen osotasunean eratua eta bere historiar Lurralde guztietan kokatua) ordezkatzeko izan zelako sortua eta herriak onartua. Ikur honek ere gure Herriaren askatasun, demokrazia eta independentzia-nahia adierazi eta suspertu izan bait du – batetik – España eta Frantzia-ren inperiotiar ta faziotiar Kolonializgo eta Nazionalismoaren jazarpenenaurrean, – eta bestetik – Nazi-Faziotiar eta Vatikano ta bere Eje-aren nazioartear lagunen Nazional-katolizismoaren krimeen aurrean.

Bi bandera horien artean, bidezkoa denez, Nabarra-ko Erregegoarenak – gure historiar Erresumarenak – du, noski, nagusitasuna.

Inperializgoak Herri menperatuen nortasun-ezaugarriak bereganatzea eta faltsutzea Herri horien gizarte-oinarria nahasten laguntzen duten trikimailuak dira; batez ere gai ez diren edo inperiotiar eginkizunaren zerbitzura dauden ustezko intelektual eta politikar klase batek Herriari iruzur egiten badio, babesik gabe utzi eta saldu egiten badu. Hori da hain zuzen ere gaur egun euskotarren Herrialdeari gertatzen ari zaiona.

Nazio ereserki eta antzeko sinboloei dagokionez, idatzirik geratu den bezala, egoera batek bakarrik utziko digu horiek behar den bezala aukeratzen, alegia, gai bakoitzean erabaki onena hartzeko moduko aholkuak eman eta ekarpenak egin ditzaketen adituen esku-hartzearen berme guztiekin. Aipatu egoera baldintza batek bakarrik ekar lezake: gure Herria okupatzen duten atzerritar armada guztiak kanporatu ondoren, buru-xedearen (autodeterminazioaren) ber-ezarpenak. Bitartean eta ordura arte, gure Herriaren kultur ondare guztiak arreta haundiz zaindu beharko ditugu.

Comentarios

Entradas populares de este blog

UNA NUEVA ERA DE PAZ, DIÁLOGO Y DEMOCRACIA

Asegura Jordi Pujol que “Catalunya no será independiente”; y Eugenia Arrizabalaga (Pnv), que “nadie plantea ahora la independencia”. (Titulares en la prensa diaria actual)

A NEW ERA OF PEACE, DIALOGUE AND DEMOCRACY