Euskal Herria-ren Hizkuntza , Lurralde, Erresuma ta Ikurrei buruzko Adierazpena Gaur egun ezagutzen dugun Europear Herri asko ez zen oraindik sortu Euskal Herria Auñamendi (Pyrene) inguruko bere lurretan milaka urtez geroztik bizi zenean; jakina, Herri berri horien dialekto edo azpi-dialekto ofizialen aztarnarik ere ez zegoen euskotarren hizkuntza, Euskera, antzinako denboretatik hitzegiten zen bitartean, bainan gaur egun “herri eta kultur aniztasunaren Europe” horretan izana bera ukatzen diotela ikusten dugu. Gaur egungo Europear Inperiotiar Batasuneko Erresuma anitz ere ez zen oraindik sortu Euskal jaurerri, konderri eta errepublika elkargoak Iruña-ko Erregegoa (gerora Nabarra-ko Erresuma) eratu zuenean. Ezta geroago ere – konkestaren panegiristen hitzetan – “españolek Nabarra-ko Erresuma zutenean inbaditu, azpiratu, konfiskatu eta mendean hartu”. Aipatu behar, sarraski izugarriak eginez, eraso eta indarkeria erabiliz, eta Ikara-gorria edo Terrorismoa zab...
Comentarios
Publicar un comentario