HERRIEN ESKUBIDE TA ASKAPENERAKO AITORPENA

 

Jarraian argitara ematen dizuegu Iparla Bilduman jasota dagoen dokumentu bat: sarrera labur baten ondoren aitorpen batek osatzen duena.


Sarreran azaltzen den bezala, aitorpen hau 1999ko Azaroan aurkeztu zen Herrien Eskubide ta Askapenerako Nazioarteko Ligak (LIDLIP) Donostian egindako Biltzar Orokorrean, bainan heien bertako kide batek bazterrarazi egin zuen.


Gaurkotasun eta interes osoa duela uste dugunez, berau ezagutaraztea erabaki dugu.



HERRIEN ESKUBIDE TA ASKAPENERAKO AITORPENA


Iñaki Aginaga


OHAR BAT


Ligue Internationale pour les Droits et la Libération des Peuples-LIDLIP”-ak Donostian egin zuen bere azkeneko Batzar Nagusia (1999-XI-21/22). Hemen ezartzen dugun idatzia han emana zen, lehenagoko bilkuretan on-hartua izanik. Hala ere, baztertua izan zen denen buru. Haren lekuan, “Lizarra-Garazi-ko Hitzarmenetik” zetorren beste bat azaldu zuten buruzagiek.


Denek ezagutzen dute aspaldi Lizarra-Garazi-ko testua, media guztiek zabaldua izanik. Argian ezarri behar dira hala ere haren oin-harrizko pondu bereziak:


1/ Demokrazia eta Herrien askatasunaren printzipioa zeharo faltsutzen ditu, Herri ta Erresuma okupatuen berehalako-berezitasuna ukatuz eta gaitzetsiz;

2/ España ta Frantzi-ar Estadu ta alderdien inperiotiar-izaera izkutatzen du;

3/ Nazio-arteko legea, ta batez ere U.N.-ek emandako erabakiak alde bat uzten ditu;

4/ Askatasunerako strategia xahutzen du, haren lekuan zentzu-gabeko bidea proposatuz; eta

5/ Napar-Erresumaren balioa eta gaurkotasuna zeharo ukatzen ditu.


Baztertu izana, irakurlearen eskuetan ematen dugu hemen.



GURE ERAKUNDEAREN OIN-HARRIAK


Herrien askatasun-eskubidea dugu gure erakundearen funtsezko zertarakoa. Hori ezagutu eta ezagutarazi, horren alde lan egin: horra gure egitekoaren ardatza.


Nola edo hola, eskubide hori betidanik izan da jende ta nazio-arteko politika ta legearen muinean. Gaurkoan, inoiz baino argiago ikusten da eskubide horren garrantzi ezin-haundiagoa. Alde bat uzten den neurrian, ezin lortu daitezke gizadiaren pakea eta demokrazia, ongi-bizia eta aintzinamendua.


Gogoan izan behar dugu, batez ere, Herri guztiek hartze dutela askatasun osoa, berenez eta kondiziorik gabe. Beren Erresumak ere muntatzeko, aukeratzeko eta berritzeko eskubide osoa daukate, inolako oztoporik gabetan.


Munduko erakunde haundienek ere aitortzen dute, gero ta ozenago, Herrien askatasun-eskubidea dela gizakien funtsezko eskubidea, beste guztien aurreneko-kondizioa. Ez da hori halako albiste edo kontseilua, lege positiboa baizik. Ez da nolabaiteko legea, bainan funtsezko eta ezin-utzizkoa. Hola finkatua dute Nazio Batuak (U.N.) direlakoek. Beren organu guztiek behin eta berriz azkartu dute ta kozkortu lege ta printzipi hori, azkeneko berrogoi ta hamar urteoetan. Bestalde, erregioi-erakunde, gobernu eta berdin N.G.O. hainitz plantatu dire zentzu berean.


Giza-eskubideen aurkako oldarretatik Herri ta Erresumen begiratzekotz, mundu osoari dagozkion instituzioak ere sortu ta zabaldu behar lireteke. Aspaldiko kanta polita dugu holakoa. Dena den, oraingotz falta zaizkiotelarik, Herri ta Erresumek berenez begiratzeko eskubide osoa gordetzen dute, jende-arteko legeak betidanik finkatua.


Herri ta Erresumak menperatzen dituztenak ez dire, inolaz ere, politika-bide onuragarri baten egileak; gaizkigile hutsak dire horik. Ez politika-gaizkigileak bainan gaizkigile arrunt horietakoak. Ez edozein mailakoak gainera, bainan krime haundienen egileak. Nazio-arteko legeari so-egiten ba-diogu, laido ikaragarri horik hiru taldetan sartuak aurkitzen ditugu: guda-arauen, pakearen, gizadiaren aurka egindakoak. Ezin-ahantziak eta ezin-barkatuak dire holako izugarrikeriak.


Egungo munduari so, ez dugu hainbat pozteko zio haundirik. Herri-andana batek askatasuna lortu duela mende-erdi honetan, ikusi ditugu eta ikusten askatasun-uhainen gibel-ondo idorrak. Inperiotiar Erresuma indartsuenek ahalik eta gogor oldartzen dire bide idekiak berriz ere hesteko, Herri kateztatuak beren hartan egon-arazteko, bai-ta arras lehertzeko ere. Egikera ta esaera denak zaizkiote horretarako baliagarri, indarkeria-mota nazkagarrienak haste. Beharrezko lagun eta morroi ez dituzte falta, ez hurri. Penagarri benetan, hortikan ikusten bai-ditugu, ardura, Herri libratu-berriak, bai-ta oraino ez-libratuak ere.


U.N. horien barruan ere, delako “lege-motela” ere ez da gehienetan errespetatzen. Ez da hortan harritzekorik, “lege-gogorra” ere ez bai-da kunplitzen, noiz nolatan ezik...


Herrien askatasunari dagokion funtsezko-printzipio hori ere, hitzez behintzat hainbestetan finkatua izanik, askatasunaren etsaiek ezeztatu, murritu, mugatu ta faltsutu dute behin eta berriz. Esan-beharren gaude, Herrien ordaintza ahula eta urduri izan dela gehienetan, hoin da luze ta garratz inperiotiarren atzaparra, askatasunaren abotsa ixil-arazteko.


Nazio-arteko legea irakurtzen eta aztertzen dugularik oso kontuan izan behar den gauza, hitzek eta hitzen esan-nahiek izan dutela aldaketa gaitza azkeneko urteetan. U.N. horien erabakiak berak ezin-ulertuak ditugu lehenagokoan usuago erabilitako izen eta kontzeptuekin. Ideologiari so-eginez biziki erne izan behar da arazo honetan, askatasunaren etsaiak nahaste horietaz baliatzen bai-dire etenik gabean, nazio-arteko legeak eta printzipiak izkutatzeko, beti ere Herrien eta demokraziaren kaltetan.


Beste aldetik erregioi-erakunde ta Erresumetan zeharo atzetik ibilki. Hortan gaude, batez ere, sartaldeko Europa honetan: Herrien askatasuna eragozteko antolatu bunker berezian, Ardatz berriaren inguruan. Ba-dirudi sartaldeko Europa hau mundutik bazter dagola, hunkitu ere ez bai-du mundu honen erdia ankaz-gora eman duen mugimendu alimaleak. Inperiotiarrek daduzkate hor beti giderrak, gizonaren eskubideak etenik gabe ahoan dituztelarik ere. Betiko faziotiarrek ba dute hor ahalmen eta laguntza, babespe eta ohore.


Holaxe, beraz ere, Napar-Erresumaren lurralde okupatuetan. Euskal Herria betidanik errotua dagolarik lurralde hauetan, Iruña-ko edo Nabarra-ko Erregegoa: “Euskaldunen Erresuma”, amabiheun urte duela sortua dugu, inguruko euskal gizarteekin elkartuz. Erresuma hau da beti gurea, ez bai-dugu euskaldunoek besterik on-hartu ez aitortu. Egungoan, nazio-arteko legeak eta joerak ikustenez, inoiz baino hobeki ulertzen dugu gure Herri ta Erresuma horik gordetzeko ta erreberritzeko beharra.


Mendez-mende ta zatiz-zati, auzoko Erresumek okupatu eta koloniztatu dituzte gure lurraldeak, Euskal Herriaren eta Napar-Erresumaren eskubide oro baztertuz, gure nazioaren ezaugarriak, eta bizi osoa oro-bat, suntsitzeko xede betearekin. Arrotz faziotiar eta ikaratiarrak aspaldi-danik dagoztelarik hemen nagusi, holako krime nardagarriak ez dire oraindikan ordainduak. Beti bizi ditugu gure oroit-adimenean, guhauen herri-familietan eta kale-mendietan jasanik. Gertatu ez bai-lire bezela alde bat utzi nahi lituzkete gaizkigileek, holatan bide beretikan jarraitzeko maneran. Bide horietatik muntatutako sistema hori “demokrazizko, legezko, indarrik gabeko ta pakezko” ematen dute, lotsa-izpirik gabe. Ez dute ziminokeria horiek gure bihotzetan gurituko askatasunaren aldeko bermantza, ez-eta haren etsaien aurkako gorroto ta gaitzespena ere.


Agerian dago ez dela inoiz izanen munduan askatasunik, Herriek eta beren Erresumek ez baldin ba-dute strategi eginkorra antolatzen ideologi eta politikaren alorretan. Napar-Erresumaren lurralde okupatu hauetan ez dugu asean eta betean egoteko estakururik: urrundik ere ez, etsai gaizkigileak geldi-arazi nahi ba-ditugu behintzat. Sartaldeko Europa honetan egikera berezi ta emankorra plantatzekotz behar diren idei eta herri-indarra izan-arren, eta munduko nazio hainitzek bidea erakutsi ere digutelarik, ba-du berrogoi urte ez ditugula egiazko politika baten oin-harriak finkatu. Ergelkeria, azalkeria eta demokrazirik-eza beti nasai, inperiotiar indarrek hazi ta sustaturik. Ez da horrenbestez izkutatu behar, hola segituz gureak egin duela. Ez ba-gare guhauen indarrez baliatzen kenka larri honetatik ateratzekotz, besterik inork ez gaituelarik handik aterako.


Gure erakunde honen xedea, beraz, ez dugu zientzi hutsaren, moralaren edo holako zerbaiten aurrerapena, Herrien eskubide ta askatasunaren zerbitzua baizik. Argian dago, beraz, ideologi eta politikaren eremuan mugitu behar dugula, gure egiteko ta egikera bereziak beti begiratuz.


Eskerrik asko danoi.

Comentarios

Entradas populares de este blog

La abyección es el estadio supremo de la colaboración y la sumisión de la “clase política oficial vasca”

A. Otegi: “Bildu asume que la independencia es inviable ahora, y aboga por una confederación ‘táctica’”

La “nación” y la “conciencia nacional” imperialistas (XX)