FALANJISTA-BERRIEK. GEOGRAFIA BERRIA (LAN-DEYA; Año LVI (Diciembre 1967), Nº 40)

(LAN DEYA; Año LVI (Diciembre 1967), Nº 40)


FALANJISTA-BERRIEK. GEOGRAFIA BERRIA


Asieran Aresti zen; eta Aresti lurraren argia zen; eta argiak illunpeak kendu nahi zituen, eta illunpetatik Saizarbitoria bakarrik agertu zen...


Arrigarria da nola aurreratu duten Geografia, goitian aipatu geografo berriek. Ba ginakigun, egoeraren araberan ikusten zutela munduaren bizia; baita mesede hori izpiritu berezi batzueri tokatzen zaiela bakarrik ere. Ni ez nintzen horreri ohartu, Parisera joan arte. Atxalden batean, handik atera gabe, Afrikako iparraldean egona ninduzuten (denak dakizuten bezala, iri haundi hura, arjelinoak eta marrokiak bizi diren auzo bat da); beste egunen batean, Calabria eta Messina bisitatu nituen (“Place de l’Etoile” delakotik 16 kilometrara dagoen “bidon-ville” batean). Ez nuen “Sierra de Cazorla” delakorik bisitatu nahi: aski ezaguna dut “Carpetobetonian” berean.


Galde-egingo duzue nola diteken hori posible; “Paris la nuit” delakoaren ametsak, edo LSD izenekoaren ondokoak ez ote zirela izango. Ez!, ghettoan zaudeten irakurle atzeratuak; horiek dire Geografia-bide berria delakoan maixu diren Aresti ta Saizarbitoriaren irakaspenak. Hortarako izpiritu berezi ta aberats bat behar da izan noski; eta sensibilidade haundi bat errealidadearen aurka joateko, eta denbora ta espazioa deusetzeko (historioa ta zentzu komunaren anulazioa).


(Ai burgesak!, beste gizonekin mail berean, begietakorik gabeko poetak eta ameslariak sartu nahi dituzuenak!; beste edonor izan ba lira bezala.)


Orain dela denbora gutxi, Saizarbitoriak, berak bizi izan dituen unibersal maitasun eta anaitasunaren experientziak kontatu zizkigun. Gallego baten zatotik ardoa edaten; gaztelatar batekin solasa; eta lo kuluxka bat andaluza batek zaindua. Pena da Saizarbitoriak ez duela bidaia gehiagorik egiten. Bestela ikasiko luke tango arjentinoa dantzatzen porteño batekin, hawaiana baten magalean lo egingo luke (zein garai ona, Arestiren poesiak irakurtzeko!), edo bakearen pipa delakoa egiazko cheyenne batekin erre... Bitartean, Saizarbitoriaren unibersoa, Alcarriako unibersoa dela pentsatzera bortxatuak gaude. Edo-ta, Alcarrian salbo, munduan gizon eta andre normalen ghettoak besterik ez dagola pentsatzera iritxi ote dire?; bere eguneroko lanean alienatuak, eta bizarraren indarra konprenitzen ez dutenaren ghettoak, noski.

xxxxxxxxx

Mundu guziko herri guziek zaintzen dute gogorki beren lurraren gain duten eskubide osoa. Ezin-bestez: eskubide hori gabe herria bera suntsitzen da ta. Jakiña, beste lekuetatik etorritakoek, horretara nahi BALIN BA lute ere, ez lukete hori aldatzeko dretxorik, nahiz ugari edo gutxi izan. Bestela, bide egokia luke kolonialismoak besteen lurretan eskubide osoa irabazteko, baita herri menperatua “por pisos” saltzeko ere! Hori dionak, demokraziaz burla egiten du, besterik ez.


Hola pentsatzen dute, bai, mundu guziko “ghettoetan”, izanik ere Viet-Nam, Québec, Cuba, Goa, U:R:S:S:, Txina, Argelia, Angola, Jordania, Israel, Polonia, Argentina, eta abar, azkeneraño. Holaxe ere esan du, behin eta berriz, U.N.O. delakoaren ghetto haundiak. (Oraindik orain, “Libro Rojo Español” delakoan, españar fazistek ere horixe diote... Gibraltar dela-ta, hango kasua oso berezia izanik ere: “El patrimonio histórico territorial, la integridad del territorio español no pueden ser alterados por la voluntad de poblaciones adventicias etc. etc.” Gure geografo berriek ez dute liburu hortan parte hartu?)


Dena dela, Aresti ta Saizarbitoria ez ditugu horrekin konforme... Euskal-Herria dela-ta. Egia esan, badakigu, jaun hoiek “integridadea” baño nahiago dute desintegrazioa, hau da “logika eskizofenikoa”, fazista ta fazista-berrien pentsaera berezia.


Gure geografo berriek itzultzen dute “euskaraz” españar buges kolonialisten betiko ideolojia. Falanjismo zaharrak topo egin du lur hontan. Falanjismo berria saiatzen da berean, kareta zaharra pixka bat aldatuz. Españar razismoak itsutua egon behar, uste izateko euskaldunok onhartuko dugula gure kalte, iñork munduan onhartzen ez duena bere etxean. Ez horixe! Askotan “etxe-kalte” izanik ere...


Gure jakintsu-berriak, Alcarriako pentsakizun argitsuaren aurrerapen bat besterik ez dire, gaixoa, atzeratua, menderatua ta dretxorik-gabekoa den euskal-ghetto hontan.


Bestela, arrigarriena litzake euskal ghettoan daudenentzat bakarrik argitaratzen dituztela beren lanak; eta euskeraz. Normalena izango litzake Alcarrian eta Alcarriako mintzairan argitara ematea. Utzi beharko dituzte ghetto-izpirituaren azken ondarrak (sortzeak, azierak, mintzairak etab. osatzen dutenak), eta aldakuntza egin. Hala lortuko luteke plomu psikikoa.


Konprenitzen ez duguna da, nola ghetto honek ematen dituen hainbeste buruko-min, Alcarriako izan diren, diren eta izango diren kolonialista guzieri.


Ez ote da izango, Bizkaiak, hala guztiz ere, Bizkaia izaten irauten duelako?


xxxxxxxxxx

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Próximamente en esta sección el artículo: “Aresti, el Concierto Económico y el P.c.E. (Partido comunista Español)”.

Comentarios

Entradas populares de este blog

La abyección es el estadio supremo de la colaboración y la sumisión de la “clase política oficial vasca”

A. Otegi: “Bildu asume que la independencia es inviable ahora, y aboga por una confederación ‘táctica’”

La “nación” y la “conciencia nacional” imperialistas (XX)